1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
67
68
69
70
71
72
73
74
75
76
77
78
79
80
81
82
83
84
85
86
87
88
89
90
91
92
93
94
95
96
97
98
99
100
101
102
103
104
105
106
107
108
109
110
111
112
113
114
115
116
117
118
119
120
121
122
123
124
125
126
127
128
129
130
131
132
133
134
135
136
137
138
139
140
141
142
143
144
145
146
147
148
149
150
50. (49.) SALMOA
Jainkoak gogoko duen sakrifizioa
1 Asafen* 50,1 Asaf: Tenpluko lebitar kantari-talde baten arbasoa da (ik. 1 Kro 16,5-7.37; 25,1-2). Bere izenpean jarriak daude 73–83 Salmoak ere.Salmoa.Jauna, jainkoen Jainkoa, mintzo da,
mundu osoari egiten dio batzarrera dei
eguzkiaren sorlekutik sarlekura.
2 Siondik, edertasun beteko menditik,
Jainkoa distiraz ageri da.
3 Badator gure Jainkoa, eta ez isilean:
su irenslea aurretik, erauntsi zakarra inguruan.
4 Goitik dei egin die zeru-lurrei
bere herriarekin duen auzian lekuko izatera:
5 «Bildu nire fededunak,
sakrifizioa eskainiz nirekin ituna egin dutenak».
6 Iragar beza zeruak Jainkoaren justizia.
Jainkoa bera da epaile!* 50,6 50,1-6 tx.ek judizioaren egitura dute, epailea, lekukoak eta auzian parte direnak aipatzen direlarik; 7tik aurrera salaketa dator.
7 «Entzun, Israel, ene herri,
zure kontra egingo dudan aitorpena.
Neu naiz Jainkoa, zure Jainkoa!
8 Ez zaitut salatzen zeure sakrifizio eta erre-opariengatik:
aurrean ditut beti.
9 Baina ez dizut eskatzen zeure ukuiluko zekorrik,
ez zeure eskortako akerrik,
10 neureak baititut basoetako piztiak
eta mendi garaietako animaliak.
11 Mendiko hegazti guztiak ezagutzen ditut,
landan bizi den oro neurea dut.
12 Gose banintz, ez nizuke zuri eskatuko,
neurea baitut mundua eta bertako guztia.
13 Zekorren okela jaten dudala uste al duzu,
edota akerren odola edaten?
14 Eskaini gorespena sakrifiziotzat* 50,14 Eskaini gorespena sakrifiziotzat: Honela ere itzul daiteke: Eskaini esker oneko oparia; gauza bera 23. tx.ean.Jainkoari,
bete zeure promesak Goi-goikoari.
15 Dei egidazu larrialdian:
libratu egingo zaitut eta ohoratu egingo nauzu».
16 Gaiztoari, berriz, hau diotso Jainkoak:
«Nola aipa ditzakezu nire arauak, nola ahotan hartu nirekiko ituna,
17 nire zentzarazpenari gorroto badiozu
eta nire hitzei bizkar ematen?
18 Lapurra ikustean, harekin bat egiten duzu,
adulteriogileekin elkartzen zara.
19 Gaiztakeriarako arin duzu ahoa,
engainua asmatzeko bizkor mihia.
20 Zeure senideaz gaizki-esaka diharduzu,
zeure amaren semea belzten.
21 Zuk hauek egin, eta ni isildu?
Zu bezalakoa naizela uste al duzu?
Ez, salatu egingo zaitut, dena aurpegira botako.
22 Aditu, beraz, ongi, Jainkoaz ahaztuok!
Bestela, harrapatu egingo zaituztet
eta ezin izango zaituzte inork ere libratu.
23 Sakrifiziotzat gorespena eskaintzen didanak,
horrek ematen dit ohore.
Nire bidean tinko irauten duenari
neure salbamena erakutsiko diot».