1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
67
68
69
70
71
72
73
74
75
76
77
78
79
80
81
82
83
84
85
86
87
88
89
90
91
92
93
94
95
96
97
98
99
100
101
102
103
104
105
106
107
108
109
110
111
112
113
114
115
116
117
118
119
120
121
122
123
124
125
126
127
128
129
130
131
132
133
134
135
136
137
138
139
140
141
142
143
144
145
146
147
148
149
150
5. SALMOA
Goizeko otoitza
1 Koru-zuzendariarentzat. Txirulaz. Daviden salmoa.2 Entzun, Jauna, nire hitzok, jaso nire intziria.
3 Zaude adi nire deiadarrari, ene errege, ene Jainko,
zuri ari bainatzaizu otoizka;
4 entzun goizetik nire mintzoa;
goizean neure auzia azaltzen dizut* 5,4 neure auzia azaltzen dizut: Edo neure oparia prestatzen dut.
eta zain gelditzen natzaizu.
5 Zu ez zara gaiztakeriaz gozatzen den Jainkoa.
Gaiztoak ez du harrerarik zuregan,
6 harroputza ez daiteke zure begi-bistan egon;
gaizkile guztiak gorroto dituzu,
7 gezurra diotenak suntsitzen;
hiltzaile eta maltzurrak higuingarri zaizkizu, Jauna.
8 Ni, aldiz, zure maitasun handiari esker,
zure etxean sartuko naiz,
zure tenplu santuan ahuspeztuko begirunez beterik.
9 Gida nazazu, Jauna, zeure nahiaren bidetik,
etsaiak zelatan baititut.
Berdindu zeure bidea nire aurrean.
10 Horien ahoan ezer ez fidagarririk,
horien barrena leize-zuloa,
eztarria hilobi zabaldua,
mihia, berriz, leun eta labaina.
11 Jainko, ordain bezate beren hobena!
Lur jo bezate beren egitasmoengatik!
Bota itzazu kanpora beren txarkeria neurrigabeagatik,
zure aurka jaiki baitira.
12 Horrela, zuregan babesten direnak alaitu egingo dira,
eta etengabe pozez oihuka ariko.
Zuk zainduko dituzu maite zaituzten guztiak,
salto egingo dute pozez.
13 Zuk bedeinkatzen baituzu zintzoa, Jauna,
onginahiz inguratzen babeskiz bezala.