1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
67
68
69
70
71
72
73
74
75
76
77
78
79
80
81
82
83
84
85
86
87
88
89
90
91
92
93
94
95
96
97
98
99
100
101
102
103
104
105
106
107
108
109
110
111
112
113
114
115
116
117
118
119
120
121
122
123
124
125
126
127
128
129
130
131
132
133
134
135
136
137
138
139
140
141
142
143
144
145
146
147
148
149
150
46. (45.) SALMOA
Munduaren gain dagoen eta Jerusalemen bizi den Jainkoari laudorioa
1 Koru-zuzendariarentzat. Koreren semeena. Oboez* 46,1 Oboez: Hitzaren esanahia ez da segurua; zenbaitek «Neska gazteak» doinuan itzultzen du.. Kanta.2 Jainkoa dugu babesleku eta indar,
larrialdian laguntzaile seguru.
3 Ez dugu, beraz, beldurrik,
nahiz eta lurrak dardara egin
edota mendiak itsas hondora amildu,
4 nahiz eta olatuek apar-bitsetan orro egin
edota mendiak itsasoaren oldarrez ikaratu* 46,4 46,3-4 tx.etako irudiek dena berriro hasierako kaosera itzultzen dela adierazten dute. Zenbait itzultzailek 46,8 eta 46,12 tx.etako leloa ezartzen du 46,4 tx.aren ostean ere, paralelismoa osatzeko..
5 Ibai baten adarrek alaitzen dute Jainkoaren hiria.
Goi-goikoak bere bizilekua sagaratu du.
6 Jainkoa erdian duela, ez du koloka egiten,
goiz-goizetik laguntzen dio Jainkoak.
7 Nazioek ikara, erreinuek koloka:
Jainkoa mintzatu eta lurra irauli.
8 Jaun ahalguztiduna gurekin!
Jakoben Jainkoa gure gotorleku!
9 Zatozte, ikus Jaunaren egintzak,
lurrean egin duen iraulketa:
10 mundu osoan guduak geldiarazi, uztaiak puskatu,
lantzak apurtu, babeskiak* 46,10 babeskiak: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak guda-gurdiak dio.sutan erre.
11 «Utzi armak! Aitor ezazue Jainkoa naizela,
herrien gain eta lurraren gain nagoela».
12 Jaun ahalguztiduna gurekin!
Jakoben Jainkoa gure gotorleku!