4. SALMOA

Jauna poz-emaile

1 Koru-zuzendariarentzat* 4,1 Koru-zuzendariarentzat: Edo Koru-zuzendariarena; 45 salmok dakartzate hitz hauek. Salmo-bilduma bat adierazten dute, tenpluko kantu-arduradun zen lebitarrari zegokiona.. Harizko musika-tresnaz. Daviden salmoa.
2 Deitzen dizudanean, erantzun, Jainko, ene defendatzaile!
Estualdian, emadazu lasaibide!
Erruki zakizkit eta entzun nire otoitza!
3 Zuek, handikiok,
noiz arte iraindu behar duzue Jainkoa, nire Ohorea,
jainko hutsalak maitatuz, sasijainkoen* 4,3 Jainkoa, nire Ohorea: Edo nire ohorea soilik, Jainkoa ez baitator jatorrizkoan. // jainko hutsalak, sasijainkoak: H.h., hutsalkeria, faltsukeria; idoloak adierazteko erak, seguruenik.atzetik ibiliz?
4 Jakizue Jaunak harrigarriro jokatzen duela
bere fededunaren alde,
entzun egiten didala deitzen diodanean.
5 Ikara zaitezte eta ez egin bekaturik,
aztertu zeuen barruak, egin negar ohe gainean.
6 Eskaini bidezko sakrifizioak eta izan Jaunarengan uste on.
7 Asko ari dira esaten: «Nork eman guri zoriona?
Aldendu egin ote duzu guregandik, Jauna,
zeure aurpegi argitsua?»
8 Niri, ordea, Jauna, poz handia eman didazu,
horiek gari eta ardo ugariz dutena baino handiagoa.
9 Bakean etzaten naiz eta berehala lokartzen,
zuk bakarrik bainauzu, Jauna, lasai biziarazten.