1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
67
68
69
70
71
72
73
74
75
76
77
78
79
80
81
82
83
84
85
86
87
88
89
90
91
92
93
94
95
96
97
98
99
100
101
102
103
104
105
106
107
108
109
110
111
112
113
114
115
116
117
118
119
120
121
122
123
124
125
126
127
128
129
130
131
132
133
134
135
136
137
138
139
140
141
142
143
144
145
146
147
148
149
150
39. (38.) SALMOA
Bizitzaren galkortasunagatik deitorea
1 Koru-zuzendariarentzat. «Jedutun* 39,1 Jedutun: Daviden garaian, tenpluko kantu-arduradun izan zen lebitarra (ik. 1 Kro 16,38-42). 62,1 eta 77,1 tx.etan aipatzen da berriro.»en doinuaz. Daviden salmoa. 2 Neure buruari esana nion:«Zainduko dut neure jarduera, mihiaz huts egin ez dezadan;
ezpainak josirik gordeko ditut,
aurrean gaizkilerik dudan bitartean».
3 Mutu gelditu nintzen, behar baino ere gehiago* 39,3 behar baino ere gehiago: Honela ere itzul daiteke: alferrik. Zenbaitek haren zorionagatik itzultzen du, hurrengo lerroari lotuz.isildu.
Baina nire mina gero eta biziagoa;
4 erretzen neukan bihotza bularrean,
gogoan nerabilela, sua pizten zitzaidan,
ezpainak ireki nituen arte eta hitz egin:
5 «Jauna, emadazu ezagutzera neure azkena
eta neure bizitzaren luzera,
zein galkorra naizen jakin dezadan.
6 Unetxo bateko bizia eman didazu;
zure aurrean hutsa da bizitzaren iraupena.
Arnasaldi bat besterik ez da gizakia!
7 Ametsetan bezala dabil harat-honat,
haizea bezain hutsala haren zalaparta;
ondasunak pilatu eta norentzat jakin ez».
8 Zer itxaron dezaket, beraz, Jauna?
Zuregan nire itxaropen bakarra!
9 Libra nazazu neure bekatu guztietatik,
ez egin ni eroaren barregarri.
10 Isilik nago, ahorik zabaldu gabe, dena zeuk egina baita.
11 Urrundu niregandik zeure zigorra,
zure kolpeez akiturik bainago.
12 Erruak zigortuz zentzarazten duzu gizakia,
eta sitsak jantzia bezala hauts bihurtzen hark maiteen duena.
Arnasaldi bat besterik ez da gizakia!
13 Entzun nire otoitza, Jauna! Jaso nire deiadarra!
Ez egin entzungor nire negarrari!
Izan ere, gonbidatu bat besterik ez naiz zurean,
ostatuz naukazu, arbasoak bezala.
14 Ken niregandik begirada zorrotz hori,
noizbait ere irribarre egin ahal dezadan,
hemendik joan eta izateari utzi baino lehen.