1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
67
68
69
70
71
72
73
74
75
76
77
78
79
80
81
82
83
84
85
86
87
88
89
90
91
92
93
94
95
96
97
98
99
100
101
102
103
104
105
106
107
108
109
110
111
112
113
114
115
116
117
118
119
120
121
122
123
124
125
126
127
128
129
130
131
132
133
134
135
136
137
138
139
140
141
142
143
144
145
146
147
148
149
150
38. (37.) SALMOA
Gaixo eta errudunaren laguntza-eskaria
1 Daviden salmoa. Oroigarritzat* 38,1 Oroigarritzat: Ik. Lb 2,2 oh. Grekozko itzulpenak larunbataren ospakizunarekin lotzen du salmoa (ik. Lb 24,7-8). Salmoaren azpian gaixotasuna bekatuaren ondorio delako sinestea dago; Job liburuaren kidekoa da puntu askotan..2 Jauna, ez ni zigortu haserre, ez ni zentzatu sumindurik.
3 Josia naukate zure geziek, gainean jo nau zure eskuak.
4 Gorputz osoa dut mindua, zure haserre-zigorrarengatik,
hezurrik ere ez sano, neure bekatuagatik.
5 Buruz gain ditut neure erruak,
azpian hartua naute, zama astunegiak legez.
6 Nire zauriak gaiztotuak daude eta zornetan,
nire zorakeriaren ondorioz.
7 Okerturik eta makur nabil, egun osoan kopetilun.
8 Sukarrak hartua nau hondoraino, gorputz osoa dut mindua.
9 Leher eginda nago, guztiz lur jota,
garrasika eta aieneka barru-barrutik.
10 Ezagunak dituzu, Jauna, nire irrika guztiak,
nire intziriak ez daude zuretzat ezkutuan.
11 Taupada bizian dut bihotza, huts egin didate indarrek,
alde egin dit begietako argiak ere.
12 Nire zauriak direla eta, urrun doazkit adiskide eta lagunak,
urrun gelditzen senitartekoak ere.
13 Bizia kendu nahi didatenek tranpak jarri dizkidate,
kalte egin nahi didatenak egun osoan ari zaizkit
mehatxuka eta makurkeriak asmatzen.
14 Baina nik gorrarena egiten dut, entzungo ez banu bezala,
ez dut ahorik zabaltzen, mutua banintz bezala.
15 Eta hala bihurtu naiz, entzuten ez duen
eta erantzun ezin duenaren antzeko.
16 Jauna, zuregan dut itxaropen:
zuk erantzungo didazu, Jauna, ene Jainko!
17 Hona nire eskaria: ez dezatela barre egin nire lepotik,
ez daitezela nire kontra harro, koloka naizenean.
18 Izan ere, erortzeko zorian nago, minak ez dit alde egiten.
19 Bai, aitortzen dut errua, larritua nauka neure bekatuak.
20 Indartsu dira nire biziaren etsaiak,
ugari, bidegabez gorroto nautenak,
21 onaren ordain gaitza ematen
eta on egiten saiatzen naizelako salatzen nautenak.
22 Jauna, ez utzi ni! Ene Jainko, ez geldi urruti!
23 Lagundu berandu gabe, ene Jaun, ene salbatzaile horrek!