1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
67
68
69
70
71
72
73
74
75
76
77
78
79
80
81
82
83
84
85
86
87
88
89
90
91
92
93
94
95
96
97
98
99
100
101
102
103
104
105
106
107
108
109
110
111
112
113
114
115
116
117
118
119
120
121
122
123
124
125
126
127
128
129
130
131
132
133
134
135
136
137
138
139
140
141
142
143
144
145
146
147
148
149
150
36. (35.) SALMOA
Meditazioa. Jaunaren probidentzia bizi-emailea
1 Koru-zuzendariarentzat. Jaunaren zerbitzari Davidena.2 Gaiztakeria mintzo zaio gaiztoari barruan.
Harengan ez da Jainkoarenganako beldurrik.
3 Hain baitu leun hartzen bere burua* 36,3 Lerroa iluna da jatorrizkoan.,
ez da gauza errua ikusteko, ez gorrotatzeko.
4 Okerra eta engainua besterik ez du ahoan,
galdua du onerako sena.
5 Ohean ere, okerra darabil gogoan;
bide txarrean setati, ez du gaizkia utzi nahi.
6 Jauna, zure maitasuna zeru zabala adinakoa,
zure leialtasuna hodeietarainokoa.
7 Zure justizia mendirik handienak bezalakoa,
zure probidentzia ozeano mugagabea adinakoa:
gizaki eta abereak zuk biziarazten dituzu, Jauna.
8 Bai zoragarria zure maitasuna, oi Jainko!
Zure hegalpera biltzen dira gizakiak.
9 Zeure etxeko janari guriz asetzen dituzu,
zeure atseginen ibaian edanarazten.
10 Zuregan da biziaren iturria
eta zure argiaz ikusten dugu argia.
11 Luza zeure maitasuna aintzat hartzen zaituztenei,
zeure justizia bihotz-zuzenei.
12 Ez nazala zapal harroaren oinak,
ez eta kanpora bota gaiztoaren eskuak!
13 Horra hor gaizkileak erori:
lur jota daude, jaiki ezinik.