1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
67
68
69
70
71
72
73
74
75
76
77
78
79
80
81
82
83
84
85
86
87
88
89
90
91
92
93
94
95
96
97
98
99
100
101
102
103
104
105
106
107
108
109
110
111
112
113
114
115
116
117
118
119
120
121
122
123
124
125
126
127
128
129
130
131
132
133
134
135
136
137
138
139
140
141
142
143
144
145
146
147
148
149
150
33. (32.) SALMOA
Jainko kreatzaile eta zaintzaileari laudorioa
1 Egin poz-oihu Jaunari, zintzook!Zuzenek behar dute Jainkoa goretsi.
2 Goraipa Jauna zitaraz, jo harentzat hamar hariko harpa;
3 kanta hari kantu berria, jo trebeki eta egin irrintzi.
4 Jaunaren hitza zuzen-zuzena baita,
haren egintza guztiak fidagarriak.
5 Justizia eta zuzenbidea maite ditu;
Jaunaren maitasunaz betea da lurra.
6 Jaunak bere hitzaz egin du ortzia,
bere aho-arnasaz astro guztiak.
7 Itsas urak pilatzen ditu eta hesi barruan biltzen,
ozeanoak multzotan batzen.
8 Errespeta beza Jauna lur osoak,
ikara bitez haren aurrean munduko biztanle guztiak.
9 Berak esan, eta dena egin zen;
berak agindu, eta dena izaten hasi.
10 Nazioen egitasmoak Jaunak ditu desegiten,
herrien asmoak hutsean galtzen.
11 Jaunaren egitasmoak, berriz, betiko dirau,
haren barne-asmoak menderen mende.
12 Zorionekoa Jauna Jainko duen nazioa!
Zorionekoa hark beretzat aukeratu duen herria!
13 Jaunak, zerutik begira, gizaki guztiak ikusten ditu;
14 bere bizilekutik jarriak ditu begiak
munduko biztanle guztiengan;
15 berak egin zituen haien bihotzak,
eta adi dago haien egintza guztiei.
16 Erregea ez du gudaroste handiak salbatzen,
ezta gudaria ere indar handiak libratzen.
17 Alferrik dira zaldiak garaipena lortzeko,
gudaroste handia aski ez, onik ateratzeko.
18 Jaunak ditu zaintzen begirune diotenak,
haren maitasunean itxaropen dutenak,
19 heriotzatik libratu eta gosetean bizirik gordetzeko.
20 Guk Jaunarengan dugu itxaropena:
bera dugu laguntzaile eta babesle!
21 Harengandik datorkigu bihotzeko poza,
santua den harengan gure konfiantza.
22 Betor gurekin, Jauna, zure maitasun leiala,
zuregan jarria baitugu esperantza!