1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
67
68
69
70
71
72
73
74
75
76
77
78
79
80
81
82
83
84
85
86
87
88
89
90
91
92
93
94
95
96
97
98
99
100
101
102
103
104
105
106
107
108
109
110
111
112
113
114
115
116
117
118
119
120
121
122
123
124
125
126
127
128
129
130
131
132
133
134
135
136
137
138
139
140
141
142
143
144
145
146
147
148
149
150
28. (27.) SALMOA
Erregu-oihua eta esker oneko kanta
1 Davidena.Jauna, zuri degizut dei!
Ene harkaitz, ez egin entzungor!
Erantzuten ez badidazu,
hilobira jaisten direnen antzeko izango naiz.
2 Entzun nire erregu-oihua, laguntza eskatzen dizudanean,
eskuok zure santutegirantz luzatzen ditudanean.
3 Ez nazazu eraman gaiztoekin batera,
gaizkile horiekin batera:
besteren aurrean bakezko hitzak dituzte,
baina barruan txarkeria.
4 Emaiezu beren egintzen ordaina, beren gaiztakerien ordaina.
Emaiezu egin dutenaren saria, itzuli merezi dutena.
5 Ez diete kontu egin Jaunaren egintzei, hark egindakoei:
bota ditzala, beraz, lurrera eta jaso ez sekula!
6 Bedeinkatua Jauna, nire erregu-oihua entzun du eta!
7 Jauna dut indar eta babeski.
Berarengan izan dut konfiantza;
laguntza jaso dut eta pozarren dut bihotza:
eskerrak emango dizkiot kantari.
8 Jauna da bere herriaren indar,
berak gantzuturiko erregearen* 28,8 bere herriaren: Hebreerazko zenbait eskuizkribu eta antzinako itzulpenen arabera; ohiko testuak haientzat dio. // gantzuturiko erregearen: H.h., gantzutuaren; herriari buruz esana bezala hartzen du zenbaitek, Jaunak beretzat sagaratu duen herriari buruz, alegia.babes eta salbamen.
9 Salba, Jauna, zeure herria, bedeinka zeure ondarea.
Izan zaitez haien artzain eta gidari beti.