1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
67
68
69
70
71
72
73
74
75
76
77
78
79
80
81
82
83
84
85
86
87
88
89
90
91
92
93
94
95
96
97
98
99
100
101
102
103
104
105
106
107
108
109
110
111
112
113
114
115
116
117
118
119
120
121
122
123
124
125
126
127
128
129
130
131
132
133
134
135
136
137
138
139
140
141
142
143
144
145
146
147
148
149
150
27. (26.) SALMOA
Jaunaren aterpean beldurrik ez
1 Davidena.Jauna dut argi eta salbamen: nork ni beldurtu?
Jaunak dit bizia babesten: nork ni ikaratu?
2 Gaizkileek ni suntsitzeko asmoz erasotzen badidate,
beraiek, ene etsaiak, dira labaindu eta eroriko.
3 Gudaroste batek inguraturik ere, nire bihotzak ikararik ez;
nire aurka borrokan hasita ere, nik konfiantza galtzen ez.
4 Gauza bakarra diot Jaunari eskatu,
horixe bakarrik dut irrika:
Jaunaren etxean bizi nadila bizitza guztian,
Jaunaren edertasunari* 27,4 edertasunari: Edo gozotasunari (ik. 90,17).begira eta haren tenpluaren zaindari.
5 Bere aterpean gordeko nau zoritxar-garaian,
bere etxolako txokoan ezkutatuko,
bere harkaitz gainera jasoko.
6 Horrela, burua tente eramango dut
inguratzen nauten etsaien aurrean.
Sakrifizioak eskainiko ditut haren etxolan poz-irrintziz* 27,6 poz-irrintziz: Ik. Zen 10,5 oh.,
kantatu eta soinua joko diot Jaunari.
7 Entzun, Jauna, dei degizut! Erruki nitaz eta erantzun!
8 Bihotzak esaten dit:
«Ea, bila ezazu Jaunaren aurpegia».
Zure aurpegiaren bila nator, bai, Jauna.
9 Ez gorde niri zeure aurpegia!
Ez baztertu zeure morroi hau haserrez,
zu baitzaitut laguntza bakarra!
Ez ni bertan behera utzi, ez zapuztu,
salbatzaile zaitudan ene Jainko horrek!
10 Aita-amek zapuzten banaute ere, Jaunak berekin hartuko nau.
11 Erakustazu, Jauna, zeure bidea,
eraman nazazu bide zuzenetik, etsaiak ugari baititut.
12 Ez utzi ni etsaien gogara,
lekuko gezurtiak altxatu baitira nire aurka,
indarkeria dariela.
13 Ziur nago ni:
Jaunaren ontasuna gozatuko dut bizien lurraldean.
14 Itxaron Jaunarengan! Eutsi gogor, izan kemen!
Itxaron Jaunarengan!