1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
67
68
69
70
71
72
73
74
75
76
77
78
79
80
81
82
83
84
85
86
87
88
89
90
91
92
93
94
95
96
97
98
99
100
101
102
103
104
105
106
107
108
109
110
111
112
113
114
115
116
117
118
119
120
121
122
123
124
125
126
127
128
129
130
131
132
133
134
135
136
137
138
139
140
141
142
143
144
145
146
147
148
149
150
22. (21.) SALMOA
Larrialdiko deiadarra eta esker oneko kantua
1 Koru-zuzendariarentzat. «Egunsentiko basahuntza» doinuan* 22,1 «Egunsentiko basahuntza» doinuan: Segur aski, kantu ezagunen baten lehen hitzak aipatzen dira, salmoa zein doinutan abestu behar zen adierazteko.. Daviden salmoa.2 Ene Jainko, ene Jainko, zergatik utzi nauzu?* 22,2 Ene Jainko, ene Jainko, zergatik utzi nauzu?: Salmo-hasierako hitz hauek Jesusek gurutzean esanak dira (ik. Mt 27,46 eta Mk 15,34). Salmoko beste zenbait xehetasun ere Jesusen nekaldiko kontakizunean aipatzen dute ebanjelariek.
Zergatik ez duzu entzuten nire deiadarra eta kexua?
3 Egunez deika ari natzaizu, ene Jainko, eta zuk erantzunik ez;
baita gauez ere, eta bakerik ez dut.
4 Zu, ordea, santutegian bizi zara,
Israelen gorespenak hartuz* 22,4 santutegian… hartuz: Honela ere itzul daiteke: santua zara, Israelen gorespen artean bizi zara..
5 Gure gurasoak zurekin fidatu ziren;
fidatu ziren, eta zuk libratu.
6 Deiadar egin zizuten eta zuk askatu;
zurekin fidatu, eta ez zien usteak huts egin.
7 Ni, berriz, har naiz eta ez gizaki,
jendeak iraindua, herriak mespretxatua.
8 Ikusten nautenek burla egiten didate,
keinuka eta zeinuka.
9 «Jaunarengana jo du* 22,9 jo du: Antzinako itzulpenen arabera; hebreerazkoak jo dezala dio.; libra dezala, bada!
Salba dezala, hainbeste maite badu!»
10 Zuk atera nauzu amaren sabeletik,
lasai eduki haren bularrean.
11 Zure esku nago jaiotzatik,
zu zaitut Jainko amaren sabeletik.
12 Ez egon niregandik urrun, hurbil baitut arriskua,
eta ez dut nork lagundurik.
13 Etsaiek inguratzen naute,
zezen-talde handia bailiran,
basabere izugarriak* 22,13 basabere izugarriak: H.h., Baxango basabereak. Baxan Genesaret aintziraren ekialdeko lurraldea da, abeltzaintzagatik ospetsua (ik. Am 4,1).bailiran;
14 ahoa zabalik dute nire kontra,
lehoi harraparien gisa orroka.
15 Badoaz nire indarrak, ur isuria irudi;
koloka ditut hezur guztiak,
urtzen ari zait bihotza, argizaria irudi.
16 Indargabe nago, teila bezain lehor,
ahosabaiari itsatsia dut mihia,
hilobi-hautsetaraino ekarri naute.
17 Gaizkile-taldeak inguratu nau,
zakur-tropelak erdian hartu,
esku-oinak zulatu dizkidate.
18 Hezur eta azal gelditu naiz!
Haiek adi-adi begiratzen didate.
19 Nire jantziak banatzen dituzte,
nire soinekoa zotz egiten.
20 Baina zu, Jauna, ez egon urrun!
Ene indar, lagundu! Ez luzatu!
21 Libra nazazu ezpataz hila izatetik,
atera nire bizi hau zakur horien atzaparretatik.
22 Salba nazazu lehoiaren ahotik,
bufaloen adarretatik.
Erantzun didazu!
23 Hitz egingo diet zutaz neure senideei,
goretsiko zaitut batzarraren erdian.
24 Goretsazue Jauna, begirune diozuenok!
Emaiozue ohore, Jakoben ondorengo guztiok!
Adora ezazue, israeldarrok!
25 Jaunak ez du mespretxatu,
ez du gutxietsi gizagaixoaren zorigaitza,
ez du harengandik aurpegia saihestu:
entzun dio deiadarra.
26 Zeuk eraginik, goretsiko zaitut batzar handian,
neure promesak beteko ditut
begirune dizutenen aurrean.
27 Asetzeraino jango dute behartsuek,
Jauna goretsiko haren bila saiatzen direnek.
Ez galdu adorea sekula!* 22,27 Ez galdu adorea sekula!: H.h., Bizi dadila haien bihotza betiko! Behartsuak esker oneko oparitako otorduan partaide dira.
28 Jaunaz oroituko dira lurreko herri guztiak
eta harengana itzuliko;
haren aurrean ahuspeztuko dira herrietako familia guztiak.
29 Jauna errege da, herri guztien nagusi!
30 Hari ahuspeztuko zaizkio lurpean lo daudenak,
haren aurrean makurtuko hilobira jaitsiak,
Jainko garaileak biziberritu egiten baitu* 22,30 Tx.eko testua iluna da, eta itzulpenak ez datoz beti bat..
31 Nire ondorengoek Jauna gurtuko dute,
Jaunaz hitz egingo diete ondorengo gizaldiei,
32 haren egintza salbagarria adieraziko
sortzeko dagoen herriari.