1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
67
68
69
70
71
72
73
74
75
76
77
78
79
80
81
82
83
84
85
86
87
88
89
90
91
92
93
94
95
96
97
98
99
100
101
102
103
104
105
106
107
108
109
110
111
112
113
114
115
116
117
118
119
120
121
122
123
124
125
126
127
128
129
130
131
132
133
134
135
136
137
138
139
140
141
142
143
144
145
146
147
148
149
150
21. (20.) SALMOA
Garaipen-kantua
1 Koru-zuzendariarentzat. Daviden salmoa.2 Jauna, pozik dago erregea zure indarrarengatik!
Benetan alai, garaipena eman diozulako!
3 Desiratzen zuena eman diozu
eta eskatua ez diozu ukatu.
4 Bedeinkapenez eta mesedez bete duzu,
urre garbizko koroa ezarri.
5 Bizia eskatu dizu, eta zuk eman,
amaigabeko egun luzeetan.
6 Zure garaipenaz, handia da haren ohorea;
aintzaz eta ospez estali duzu.
7 Izan ere, betiko bedeinkazioa ematen diozu* 21,7 bedeinkazioa ematen diozu: Honela ere itzul daiteke: bedeinkazio egiten duzu (herriarentzat).,
zeure presentziaz pozarren jartzen.
8 Bai, Jaunarengan du erregeak konfiantza;
Goi-goikoak maite duelako, ez da kolokatuko.
9 Zeure eskuaz* 21,9 Zeure eskuaz: Badirudi 9-13 tx.ak erregeari zuzenduak direla, nahiz eta zenbait adierazpen –haserrea agertzean, adib.– Jaunarentzat egokiagoak izan.atzemango dituzu etsai guztiak,
gorroto zaituztenak.
10 Labe gorira botako dituzu, zure haserrea agertzean;
bere suminaz irentsiko ditu Jaunak, suaz kiskaliko.
11 Suntsituko duzu lurretik haien ondorengotza,
gizakien artetik haien seme-alabak.
12 Zuri hondamena ekarri nahian,
azpikeriak asmatzen badituzte ere, ez dute ezer lortuko.
13 Ihes eragingo diezu guztiei,
zeure uztaia haien kontra tenkatuz.
14 Izan garaile, Jauna, zeure indarraz!
Kantuz eta soinuz ospatuko dugu zure ahalmena.