15. (14.) SALMOA

Tenpluan sartzeko baldintzak

1 Daviden salmoa.
Jauna, nor egon daiteke zure etxean?
Nor bizi zure mendi santuan* 15,1 etxean: H.h., etxolan; Jerusalemgo tenplua, basamortuko santutegiari bezala deitzen zaiolarik; mendi santua tenplua eraikia zegoeneko mendia da.?
2 Jokaera prestua duena, justiziaren arabera ari dena,
bihotz barrutik egia dioena;
3 mihi-luze ez dena, lagun hurkoari kalterik egiten ez diona,
auzokoa iraintzen ez duena;
4 mespretxagarria bere aurretik bota
eta jainkozaleak* 15,4 jainkozaleak: H.h., Jainkoari beldur diotenak. Zintzoen deitura arrunta da salmoetan. Gehienetan, Jaunari begirune diotenak itzuli dugu. Jainkoarenganako beldur/begiruneari buruz, ik. Es 1,7 oh.ohoratzen dituena;
bere kaltetan izanik ere,
emandako hitzari eusten diona;
5 mailegu-dirua lukurreriaz ematen ez
eta errugabearen kaltetan eskupekorik hartzen ez duena.
Horrela jokatzen duenak ez du sekula koloka egingo.