1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
67
68
69
70
71
72
73
74
75
76
77
78
79
80
81
82
83
84
85
86
87
88
89
90
91
92
93
94
95
96
97
98
99
100
101
102
103
104
105
106
107
108
109
110
111
112
113
114
115
116
117
118
119
120
121
122
123
124
125
126
127
128
129
130
131
132
133
134
135
136
137
138
139
140
141
142
143
144
145
146
147
148
149
150
141. (140.) SALMOA
Idolatriak tentaturiko jainkozalearen erregu-otoitza
1 Daviden salmoa.Jauna, deika naukazu, zatozkit bizkor!
Entzun nire ahotsa, nik dei egitean.
2 Nire otoitza izan bedi zure aurrean intsentsua bezala,
nire esku altxatuak arrats-oparia* 141,2 arrats-oparia: Hau da, egunero Jerusalemgo tenpluan eskaintzen zen oparia.bezala.
3 Ipini, Jauna, jagolea nire ahoari,
zaindu nire ezpainetako atea.
4 Ez utzi nire bihotzari sineste okerretara jotzen,
ez utzi niri txarkerietan gaiztoen lagun izaten:
ez nadila gaizkileekin banketeetan partaide izan.
5 Zigor nazala Jainko zuzenak, zentzarazi Jainko onberak,
baina ez dezala nire buruak gaiztoen olioz distira egin.
Otoitzean iraungo dut nik, haien ohitura okerren kontra* 141,5 Jainko zuzena, Jainko onbera: Jatorrizkoak zuzena, onbera dio soilik; gizakiaz ere uler daitezke. // Tx.eko azken bi lerroak ilunak dira jatorrizkoan. Gaiztoen olioak 4. tx.eko banketeekin du zerikusia, banketeetan egiten baitzen olio-gantzuketa. Oro har, salmogileak ez du sineste okerrekoekin, sasijainkozaleekin segur aski, kutsatu nahi..
6 Epaile duten Harkaitzaren kontra amildu dira,
atsegin hartu baitzuten niri entzutean:
7 «Nire hezurrak Herio Leizearen ertzean zabaldurik daude,
errotarri hautsia lurrean bezala* 141,7 Lerroko testua iluna da eta itzulpena ez segurua.».
8 Zuregan ditut begiak, ene Jaun eta Jainko,
zuregan naiz babesten, ez ni hiltzen utzi.
9 Gorde nazazu ipini didaten tranpatik,
gaizkileen erasotik.
10 Eror bitez banan-banan beren sareetan,
nik libre ihes egiten dudan bitartean.