140. (139.) SALMOA

Pertsegituaren erregua justizia eske

1 Koru-zuzendariarentzat. Daviden salmoa.
2 Libra nazazu, Jauna, gaiztoengandik,
zaindu indarkeria-zaleengandik:
3 gaiztakeriak asmatzen ari dira
eta egunero borrokak sortzen;
4 sugeak bezain mihi zorrotza dute,
sugegorriaren pozoia ezpainetan.
5 Gorde nazazu, Jauna, gaizkileengandik,
zaindu indarkeria-zaleengandik,
nondik estropezu eragingo baitabilzkit.
6 Harroek tranpak jartzen dizkidate ezkutuan,
gizatxarrek sarea hedatzen, bidean lakioak ipintzen.
7 Jaunari diotsot: «Zu nire Jainkoa!»
Jauna, entzun onez nire erregu-oihua.
8 Jauna, ene Jainkoa, zu nire indar salbatzailea,
guduan burua babesten didazuna.
9 -10 Jauna, ez eman amore gaiztoen gogoei,
ez utzi beren asmo maltzurrak betetzen.
Ez bezate bururik jaso* 140,9-10 Ez bezate bururik jaso: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoa ulergaitza da.ni inguratzen nautenek;
murgil bitza beren ezpainetako makurkeriak!
11 Betozkie gainera txingar goriak,
amil bitez leize sakonera, eta gehiago jaiki ez!
12 Gaizki-esaleek ez bezate iraun herrialdean,
zoritxarrak harrapa eta gal beza indarkeria-zalea!
13 Badakit Jaunak dohakabeari justizia egiten
eta behartsuen eskubideak defendatzen dituela.
14 Bai, zintzoek goretsiko zaituzte, Jauna,
zuzenak zure aurrean biziko dira.