1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
67
68
69
70
71
72
73
74
75
76
77
78
79
80
81
82
83
84
85
86
87
88
89
90
91
92
93
94
95
96
97
98
99
100
101
102
103
104
105
106
107
108
109
110
111
112
113
114
115
116
117
118
119
120
121
122
123
124
125
126
127
128
129
130
131
132
133
134
135
136
137
138
139
140
141
142
143
144
145
146
147
148
149
150
14. (13.) SALMOA
Sinesgabearen burugabekeria
(Sal 53)
1 Koru-zuzendariarentzat. Davidena.Hau dio eroak bere baitan: «Ez da Jainkorik* 14,1 Ez da Jainkorik: Ik. 10,4 oh.».
Ustelduak daude, gauza higuingarriak egiten dituzte,
ez da inor on dagienik.
2 Baina Jauna gizakiei begira dago zerutik,
ba ote den zentzu onekorik,
Jainkoa bilatzen saiatzen denik.
3 Denak okertu dira, bat egin dute galdukerian;
ez da inor on dagienik, bat bera ere ez.
4 Ez ote dute ikasiko gaiztaginek,
nire herria ogia bezala irensten duten
eta Jaunaz arduratzen ez diren horiek?
5 Ba, beldurrez dar-dar geldituko dira,
zintzoen elkartean baitago Jauna.
6 Errukarriaren asmoez barre egiten duzue,
baina Jaunak du hura babesten.
7 Ai baletor Siondik Israelen salbazioa!
Jaunak bere herriaren zoria aldatzean* 14,7 herriaren zoria aldatzean: Honela ere itzul daiteke: herriko erbesteratuak itzularaztean.,
poztuko da Jakob, alaituko Israel.