137. (136.) SALMOA

Erbestean Jerusalem-minez

1 Babiloniako ibai bazterretan eseriak geunden negarrez,
oi Sion, zutaz oroituz.
2 Ur ondoko sahatsetan utziak genituen zitarak zintzilik.
3 Eta han, guri kantu eske zeuden erbesteratu gintuztenak,
kanta alai eske gure zapaltzaileak* 137,3 zapaltzaileak: Testuinguruaren arabera itzulia, hebreerazko hitza ez baita beste inon azaltzen.:
«Kantatu guretzat Siongo kantak».
4 Nola kantatu Jaunaren kanturik atzerriko lurraldean?
5 Zutaz ahaztu banendi, Jerusalem, geldi bekit eskua elbarri.
6 Geldi bekit mihia ahosabaian itsatsirik,
beti gogoan ez bazaitut,
zu, Jerusalem, neure pozik handiena ez bazaitut.
7 Jauna, ez ahaztu edomdarrek egina,
honela baitziotsoten elkarri
Jerusalem erori zen egun hartan* 137,7 Jerusalem erori zen egun hartan: H.h., Jerusalemen egunean, hau da, K.a. 587an Nabukodonosorren eskuetan erori zeneko egunean; edomdarren orduko jarrerari buruz, ik. Ab 1,11.:
«Erraustu, erraustu hondoraino!»
8 Babilonia, hiriburu kriminal* 137,8 Babilonia, hiriburu: H.h., Babilonia alaba. // kriminal: Antzinako itzulpenen arabera; hebreerazkoak suntsitua dio.hori!
Bejondeiola, zuk guri eginaren ordaina emango dizunari!
9 Bejondeiola, zure haurtxoak hartu
eta harkaitzaren kontra lehertuko dituenari!