1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
67
68
69
70
71
72
73
74
75
76
77
78
79
80
81
82
83
84
85
86
87
88
89
90
91
92
93
94
95
96
97
98
99
100
101
102
103
104
105
106
107
108
109
110
111
112
113
114
115
116
117
118
119
120
121
122
123
124
125
126
127
128
129
130
131
132
133
134
135
136
137
138
139
140
141
142
143
144
145
146
147
148
149
150
130. (129.) SALMOA
Barru-barrutik Jaunari dei barkamen eske
1 Erromes-kanta.Barru-barrutik egiten dizut dei, Jauna:
2 Entzun, Jauna, nire mintzoa!
Beude erne zure belarriak nire erregu-oihura.
3 Erruak kontuan badituzu, Jauna,
oi Jauna, nork iraun bizirik?
4 Baina zuri barkamena dagokizu
eta, barkatuz, zeureganako begirunea pizten diguzu.
5 Jaunaren zain nago, zain bihotz-bihotzez,
haren erantzuna dut itxaro.
6 Jaunaren esperoan nago,
gau osoan esna, goiza arte beilari* 130,6 gau… beilari: Honela itzuli ohi da: gau-zaindaria goizaren (esperoan) baino gehiago, gau-zaindaria goizaren baino gehiago..
7 Izan beza Israelek itxaropen Jaunarengan,
Jaunarena baita maitasuna, Jaunarena askapen betea.
8 Berak askatuko du Israel erru guztietatik.