1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
67
68
69
70
71
72
73
74
75
76
77
78
79
80
81
82
83
84
85
86
87
88
89
90
91
92
93
94
95
96
97
98
99
100
101
102
103
104
105
106
107
108
109
110
111
112
113
114
115
116
117
118
119
120
121
122
123
124
125
126
127
128
129
130
131
132
133
134
135
136
137
138
139
140
141
142
143
144
145
146
147
148
149
150
13. (12.) SALMOA
Atsekabetuaren deiadarra
1 Koru-zuzendariarentzat. Daviden salmoa.2 Noiz arte, Jauna? Betiko ahaztu behar ote nauzu?
Noiz arte gorde behar didazu zeure aurpegia?
3 Noiz arte egon behar dut kezkaturik,
bihotza etengabe penaturik? Noiz arte etsaiaren menpe?
4 Begira, erantzun, Jauna, ene Jainko!
Egin argi nire begioi, ez nazan herio-loak har,
5 ez dezan etsaiak esan: «Garaitu dut».
Ez bedi nire arerioa nire hondamendiaz poztu!
6 Zure maitasunean dut konfiantza;
poz nadila barru-barrutik zure garaipenaz.
Orduan, kantuz ekingo diot Jaunari, egin didan onarengatik.