1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
67
68
69
70
71
72
73
74
75
76
77
78
79
80
81
82
83
84
85
86
87
88
89
90
91
92
93
94
95
96
97
98
99
100
101
102
103
104
105
106
107
108
109
110
111
112
113
114
115
116
117
118
119
120
121
122
123
124
125
126
127
128
129
130
131
132
133
134
135
136
137
138
139
140
141
142
143
144
145
146
147
148
149
150
127. (126.) SALMOA
Jaunarengandik dator dena
1 Erromes-kanta. Salomonena.Etxea Jaunak eraikitzen ez badu,
alferrik ari dira etxegileak.
Hiria Jaunak zaintzen ez badu,
alferrik daude erne hirizainak.
2 Alferrik duzue goizean goiz jaiki eta berandu oheratzea,
nekearen nekez ogia irabaztea:
bere adiskideei lotan daudela ematen die Jaunak* 127,2 bere… Jaunak: Antzinako itzulpenek hau diote: Jaunak loa ematen die bere adiskideei.!
3 Hara, seme-alabak dituzu Jaunaren ondare,
sabeleko fruitua harengandiko sari.
4 Gudariaren eskuan geziak bezala,
halaxe gaztetako seme-alabak.
5 Zorionekoa geziontzia beraiekin betea duena!
Ez du porrot egingo;
atzera eragingo die etsaiei hiriko ateetatik* 127,5 atzera… ateetatik: Honela itzuli ohi da: etsaiekin plazan (h.h., atean ) eztabaidatzean; atean, hau da, hiri-sarreran, erabakitzen ziren herritarren arteko arazo eta auziak..