122. (121.) SALMOA

Jerusalemi agurra

1 Erromes-kanta. Davidena.
Hura poza nirea, esan zidatenean: «Goazen Jaunaren etxera!»
2 Hona orain nire oinak* 122,2 nire oinak: Qumrango eskuizkribu eta sirierazko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak gure oinak dio.geldi zure ateetan, Jerusalem!
3 Jerusalem, Jainkoak eraikitako hiria,
den-dena tinko bildua!
4 Horra igo behar dute leinuek, Jaunaren leinuek,
Israelen lege denez, Jaunaren izena gorestera;
5 hortxe esertzen baitira erregeak,
Daviden jauregian, justizia egitera.
6 Opa biezaiote bakea Jerusalemi:
«Lasai bizi bitez maite zaituztenak!
7 Bakea izan bedi zure harresi barruan, lasaitasuna jauregietan!»
8 Neure senide eta lagunen izenean ere,
hauxe diot gartsuki: «Bakea zurekin!»
9 Jaunaren, gure Jainkoaren, etxearengatik,
zoriona eskatzen dut zuretzat.