1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
67
68
69
70
71
72
73
74
75
76
77
78
79
80
81
82
83
84
85
86
87
88
89
90
91
92
93
94
95
96
97
98
99
100
101
102
103
104
105
106
107
108
109
110
111
112
113
114
115
116
117
118
119
120
121
122
123
124
125
126
127
128
129
130
131
132
133
134
135
136
137
138
139
140
141
142
143
144
145
146
147
148
149
150
118. (117.) SALMOA
Garaipena ospatuz, tenplura prozesioan
1 Goretsazue Jauna, ona baita,haren maitasuna betikoa baita.
2 Esan bezate israeldarrek: «Haren maitasuna betikoa».
3 Esan bezate aarondar apaizek* 118,3 aarondar apaizek: Ik. 115,10 oh.: «Haren maitasuna betikoa».
4 Esan bezate Jaunari begirune diotenek:
«Haren maitasuna betikoa».
5 Estualdian Jaunari nion dei egin,
eta lasaibide emanez erantzun zidan.
6 Jauna nire alde, ez naiz beldur:
zer egin dezake nire kontra gizakiak?
7 Jauna nire alde, nire sendogarri:
etsaien porrotaz alaituko naiz.
8 Hobe da Jaunarengan babestea gizakiaz fidatzea baino.
9 Hobe da Jaunarengan babestea handikiez fidatzea baino.
10 Jentil-herriek inguratu ninduten:
Jaunari esker erabat suntsitu nituen* 118,10 suntsitu nituen: Hebreerazkoak erdainarazi nituen dio (ik. 1 Sm 18,25-27)..
11 Inguratu ninduten, inguratu:
Jaunari esker erabat suntsitu nituen.
12 Liztorrek bezala inguratu ninduten,
sua sastrakan bezala zirtaka:
Jaunari esker suntsitu nituen.
13 Gogor bultzatu ninduten* 118,13 bultzatu ninduten: Antzinako itzulpenen arabera; hebreerazkoak zuk bultzatu ninduzun dio.botatzeko,
baina Jaunak lagun egin zidan.
14 Jauna dut indar eta babes, bera salbatzaile.
15 Poz- eta garaipen-oihuak dira zintzoen etxoletan:
«Jaunaren eskua garaile,
16 Jaunaren eskua bikain, Jaunaren eskua garaile».
17 Ez, ez naiz hilko, biziko baino,
Jaunaren egintzak kontatzeko.
18 Bai, gogor zigortu nau Jaunak,
baina heriotzara eraman ez.
19 Zabaldu niri garaileen ateak,
Jauna gorestera sar nadin.
20 Hona Jaunaren atea* 118,20 Jaunaren atea: Seguruenik, tenpluko sarrera aipatzen da.: sar bitez hemendik garaileak!
21 Eskerrak zuri, Jauna, erantzun didazulako,
nire salbatzaile izan zarelako.
22 Etxegileek bazterturiko harria giltzarri gertatu da.
23 Jaunak egin du hori, gure begien harrigarri.
24 Hauxe da Jaunaren ekintza-eguna:
alai gaitezen eta poztu berarengan!
25 Otoi, Jauna, eman garaipena!
Otoi, Jauna, eman arrakasta!
26 Bedeinkatua Jaunaren izenean sartzen dena!
Jaunaren etxetik bedeinkatzen zaitugu.
27 Argi egin digu Jainko Jaunak egiaz.
Egin prozesioa* 118,27 Egin prozesioa: Jatorrizkoaren hitzaren esanahia ez da argia., abarrak eskuetan, aldarearen ertzetaraino.
28 Zu nire Jainko, eskerrak zuri! Ene Jainko, gora zu!
29 Goretsazue Jauna, ona baita,
haren maitasuna betikoa baita.