113. (112.) SALMOA

Behartsuaz errukitzen den Jainko gorenari gorazarrea

1 Aleluia!* 113,1 113–118 Salmoek Hallel deituriko gorespen-kanta osatzen zuten. Toki berezia zuen Israelgo jai nagusietan, Pazkoan batez ere (ik. Mk 14,26 oh.).Gora Jauna!
Goretsazue, Jaunaren zerbitzariok, goretsi Jaunaren izena!
2 Bedeinkatua izan bedi Jaunaren izena orain eta beti!
3 Eguzkiaren sorlekutik sarlekura, goretsia izan bedi Jaunaren izena!
4 Jauna nazio guztien gainean garai,
haren ospea zeruak baino gorago.
5 Nor Jauna, gure Jainkoa, bezalakorik?
Gorenean du jarria tronua,
6 baina makurtu egiten da, zerutik lurrera begiratzeko.
7 Gizagaixoa hautsetatik altxatzen du,
behartsua zaborretatik ateratzen
8 eta handikien artean,
bere herriko nagusien artean, jartzen.
9 Emakume agorrari ohore ematen dio etxean,
haurrak eman eta ama zoriontsu egiten.
Aleluia! Gora Jauna!