112. (111.) SALMOA

Zintzo eta ongile denaren zoriontasuna

1 Aleluia!* 112,1 Salmo alfabetikoa da; ik. 9,1 oh.Gora Jauna!
Zorionekoa Jaunari begirune diona
eta haren aginduak biziki atsegin dituena.
2 Ahaltsua izango da lurraldean haren askazia,
bedeinkatua zuzenaren ondorengotza.
3 Ondasunak ugari haren etxean,
haren eskuzabaltasunak betiko dirau.
4 Ilunpetan argia ageri da zuzenentzat:
Jainko errukiorra, bihozbera eta zintzoa* 112,4 Jainko… zintzoa: Honela ere itzul daiteke: hura (hau da, zuzena) errukiorra, bihozbera eta zintzoa da, Jaunaren bereizgarriak (ik. 111,4) zintzoari aplikatuz..
5 Zorionekoa errukitu eta laguntzen duena,
bere arazoak zuzen daramatzana.
6 Zintzoak ez du inoiz koloka egingo,
haren oroitzapenak beti bizirik iraungo.
7 Ez du izango berri txarren beldurrik,
adoretsu dago, Jaunarenganako konfiantzaz;
8 seguru sentitzen da, ezeren beldurrik gabe;
azkenean, etsaien porrotaz alaituko da.
9 Eskua betean ematen die behartsuei,
haren eskuzabaltasunak betiko dirau:
ohorez jasoko du kopeta.
10 Hori ikusiz, amorruz dago gaiztoa, erremindurik eta urtzen;
gaiztoen ametsek porrot egingo dute.