1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
67
68
69
70
71
72
73
74
75
76
77
78
79
80
81
82
83
84
85
86
87
88
89
90
91
92
93
94
95
96
97
98
99
100
101
102
103
104
105
106
107
108
109
110
111
112
113
114
115
116
117
118
119
120
121
122
123
124
125
126
127
128
129
130
131
132
133
134
135
136
137
138
139
140
141
142
143
144
145
146
147
148
149
150
111. (110.) SALMOA
Bere egintzetan handi den Jaunari gorespen-kanta
1 Aleluia!* 111,1 Salmo alfabetikoa da; ik. 9,1 oh.Gora Jauna!Bihotz-bihotzez goretsiko dut Jauna,
batzarrean zuzenekin elkarturik.
2 Handiak dira Jaunak eginak,
gogoko dituzten guztientzat aztergai.
3 Haren egintzak ospez eta ederrez beteak,
haren salbamen-asmoak betiko dirau.
4 Haren egintza harrigarriak gogora ditzagun nahi du:
errukior eta bihozbera da Jauna.
5 Begirune diotenei janaria* 111,5 janaria: Jatorrizkoak harrapakin hitza erabiltzen du, alfabetismoak behartuta.die ematen;
bere ituna beti gogoan izan du.
6 Egintzetan agertu dio herriari bere indarra,
beste nazioen lurraldeak berari emanez.
7 Haren egintzak leial eta zintzo, haren legeak fidagarri,
8 beti-betiko ezarriak, leialtasun eta zuzentasunez burutuak.
9 Bere herriari askatasuna eman dio,
haiekin ituna finkatu betiko.
Santua eta beldurgarria da bera!
10 Jaunarenganako begirunea da jakinduriaren oinarria:
benetan zuhur honen arabera jokatzen dutenak* 111,10 honen arabera jokatzen dutenak: Edo haiek (legeak; ik. 7. tx.) betetzen dituztenak..
Jaunaren gorespenak betiko dirau.