110. (109.) SALMOA

Jaunak erregea ezarri

1 Daviden salmoa* 110,1 Salmo hau I.B.n aipatuena da. Testua ez da batere argia..
Hona Jaunak ene jaun erregeari esan:
«Eseri tronuan nire eskuinean:
etsaiak oin-aulki jarriko dizkizut».
2 Siondik zabaltzen du Jaunak zure errege-aginpidea:
mendera itzazu, bada, guduan etsaiak!
3 Zu nagusi garaipen-egunean;
Santua agertzean, bera izango duzu adore-emaile,
bera egunsenti eta gaztetasun-ihintz* 110,3 Tx.eko testua bereziki iluna da eta itzulpena zalantzazkoa..
4 Zin egina du Jaunak eta ez da damutuko:
«Betiko zara apaiz, nik esan bezala,
nire legezko erregea* 110,4 Betiko… erregea: Grekozko antzinako itzulpenak nire legezko errege (hebreeraz malki-tzedek) izen propio bezala interpretatu du, eta honela itzuli esaldia: Betiko zu apaiz, Melkisedeken antzera (ik. Heb 5–7 eta 5,6 oh.).».
5 Zeure eskuinean daukazu Jauna:
bere haserre-egunean erregeak ditu suntsitu.
6 Nazioen aurka epaia eman du:
gorpuak pilatu ditu eta lur zabalean burezurrak hautsi.
7 Erregetza ematen duenak nagusi ezarri du;
horregatik jaso du burua* 110,7 Erregetza… burua: Jainkoak ezarri duela erregea esan nahi da. Tx.a honela itzuli ohi da: Bidean errekatik edango du; horregatik jasoko du burua; itzulpen honetan, lehen zatiaren esanahia atzemanezina da..