1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
67
68
69
70
71
72
73
74
75
76
77
78
79
80
81
82
83
84
85
86
87
88
89
90
91
92
93
94
95
96
97
98
99
100
101
102
103
104
105
106
107
108
109
110
111
112
113
114
115
116
117
118
119
120
121
122
123
124
125
126
127
128
129
130
131
132
133
134
135
136
137
138
139
140
141
142
143
144
145
146
147
148
149
150
109. (108.) SALMOA
Salatzaileen eta epaile maltzurraren kontra. Epaile nagusiari deia
1 Koru-zuzendariarentzat. Daviden salmoa.Ene Jainko, ez egin entzungor nire gorespenari!
2 Jende gaizto eta maltzurrak ahoa zabaldu du nire aurka,
gezurrez pertsegitzen naute,
3 gorroto-hitzez inguratzen, arrazoirik gabe erasotzen.
4 Neure maitasunaren ordainez, salatu egiten naute,
eta nik, bitartean, haien alde otoitz.
5 On eginaren ordain gaitza bihurtzen didate,
maitasunaren ordain gorrotoa.
6 Izenda* 109,6 Izenda: Badirudi 109,6-19 zatian salmogileak 109,2-3 tx.etako etsaiek beraren kontra egiten dituzten salaketak eta botatzen dituzten madarikazioak biltzen dituela. 109,20 tx.ean salatzaileen kontra bihurtzen ditu madarikazio horiek. Pentsa daiteke ere, etsaien salaketak onartu eta haiekin bat egin duen epailearen aurka zuzendua dagoela 109,6-19 zatia.ezazu gaiztoren bat haren kontra,
bego salatzailea haren ondoan.
7 Atera bedi kondenatua auzian,
huts egin biezaio bere goradeiak.
8 Urri bitez haren egunak, har beza beste batek haren kargua.
9 Geldi bitez umezurtz haren haurrak, alargun haren emaztea.
10 Ibil bitez haren haurrak harat-honat eskale,
beren etxeak konfiskatu dizkietelarik* 109,10 Bigarren lerroko testua iluna da..
11 Ken biezazkio hartzekodunak bere ondasunak,
bere irabaziak arrotzek harrapa.
12 Ez bekio inor maitasunez hurbil,
ez haren umezurtzen gupidarik izan.
13 Suntsituak izan bitez haren ondorengoak,
gizaldi bakar batean galdua haren deitura.
14 Oroit bedi Jauna haren gurasoen erruaz,
ez beza kendu amaren bekatua:
15 izan bitza beti Jaunak begi aurrean
eta suntsi beza lurretik haien oroitzapena!
16 Izan ere, ez da saiatu maitasunez jokatzen,
dohakabea eta behartsua pertsegitu
eta bihotz-eroria hil nahi izan du.
17 Madarikazioa zuen gogoko: betorkio gainera!
Bedeinkaziorik ez zuen opa: urrun bekio!
18 Madarikazioa zeraman soingaineko:
sar bekio barruraino ura bezala,
gorputz guztira zabaldu olioa bezala!
19 Estal beza, beraz, soinekoak bezala,
lot beza etengabe gerrikoak bezala!
20 Izan bedi hori Jaunarengandiko zigorra nire salatzaileentzat,
gaizki-esaka ari zaizkidanentzat.
21 Baina zuk, ene Jainko Jaun horrek,
egizu mirari bat nire alde,
zarena zarelako* 109,21 zarena zarelako: Ik. 25,11 oh., guztiz ona zarelako;
libra nazazu, zeure maitasunagatik.
22 Dohakabe eta behartsu bainaiz,
urraturik baitut bihotza barruan.
23 Banoa ni, arratseko itzalaren antzera desagertuz,
matxinsaltoak bezala uxatzen naute.
24 Barauaren barauz, zangoak koloka ditut,
gorputza argal eta ihar.
25 Iseka-gai bihurtu natzaie,
ni ikustean, buruari eragiten diote burlaz.
26 Lagundu, Jauna, ene Jainkoa!
Salba nazazu, zeure maitasunari dagokionez!
27 Jakin bezate zure eskua dela,
zu zeu, Jauna, nire alde ari dena.
28 Madarika nazatela: zuk ni bedeinka;
altxa daitezela aurka: lotsagarri geldituko dira,
eta zure zerbitzari hau poztuko.
29 Estal bitez laidoz nire salatzaileak,
bil bitza lotsa gorriak soingainekoak bezala!
30 Aho betean emango dizkiot eskerrak Jaunari,
jendetzaren erdian goretsiko dut,
31 behartsuaren ondoan jarri baita,
kondenatu nahi zutenen eskutik salbatzeko.