1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
67
68
69
70
71
72
73
74
75
76
77
78
79
80
81
82
83
84
85
86
87
88
89
90
91
92
93
94
95
96
97
98
99
100
101
102
103
104
105
106
107
108
109
110
111
112
113
114
115
116
117
118
119
120
121
122
123
124
125
126
127
128
129
130
131
132
133
134
135
136
137
138
139
140
141
142
143
144
145
146
147
148
149
150
101. (100.) SALMOA
Erregearen programa
1 Daviden Salmoa.Maitasuna eta justizia nahi ditut kantatu,
zuretzat, Jauna, soinua jo.
2 Jokabide prestua nahi dut azaldu:
noiz etorriko zu niregana?
Zintzo jokatuko dut jauregiko arazoetan.
3 Ez diot arretarik jarriko inolako zitalkeriari.
Gorroto izango dut idolozalekeria, ez zait itsatsiko.
4 Urruti niregandik bihotz makurrekoa!
Gaiztoarekin ez dut ezer ere nahi.
5 Lagun hurkoaren izena ezkutuan belzten duena
suntsitu egingo dut.
Harroputz eta handizaleak ez ditut jasango.
6 Herritar fidagarriak aukeratuko ditut kontseilari,
jokabide prestuko gizonak zerbitzari.
7 Engainatzailerik ez da nire jauregian biziko,
gezurtiak ez du nire aurrean iraungo.
8 Abereak bailiran suntsituko ditut lurraldeko gaiztoak.
Gaizkile guztiak garbituko ditut Jaunaren hiritik.