100. (99.) SALMOA

Jainkoaren herriaren gorespena, tenplura sartzean

1 Gorespen-oparitarako salmoa.
Lurtar guztiok, egin irrintzi Jaunari!
2 Zerbitza ezazue pozik Jauna, joan oihu alaiz haren aurrera.
3 Aitortu Jauna Jainko dela. Berak eginak eta bereak gaitu* 100,3 eta bereak gaitu: Hebreerazko eskuizkribu gehienek eta grekozko itzulpenak eta ez guk diote.,
bere herri eta berak larraturiko artalde.
4 Sartu haren tenpluko ateetatik eskerrak emanez,
haren atarietan gorazarrez.
Eman eskerrak, bedeinka haren izena!
5 Bai, ona da Jauna, haren maitasuna betikoa,
haren leialtasuna mendez mendekoa.