1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
67
68
69
70
71
72
73
74
75
76
77
78
79
80
81
82
83
84
85
86
87
88
89
90
91
92
93
94
95
96
97
98
99
100
101
102
103
104
105
106
107
108
109
110
111
112
113
114
115
116
117
118
119
120
121
122
123
124
125
126
127
128
129
130
131
132
133
134
135
136
137
138
139
140
141
142
143
144
145
146
147
148
149
150
10. (9.) SALMOA
Gaizkileez Jainkoarekin elkarrizketa
1 Jauna, zergatik gelditzen zara urrun?Zergatik ezkutatzen larrialdian?
2 Gaiztoak harrokeriaz erasotzen dio errukarriari,
asmatzen dituen azpikeriez dauka harrapatua.
3 Nahi zuena lortu duela eta, harro dabil;
bidegabez irabazten du
eta Jauna bedeinkatu ustean mespretxatu* 10,3 bedeinkatu ustean mespretxatu: Hebreerazkoak bedeinkatu, mespretxatu dio. Zenbaitek uste du bedeinkatu zuzenketa dela, madarikatu ordez sartua, 1 Erg 21,10.13 tx.etan bezala, eta honela itzultzen du: madarikatu eta mespretxatu egiten.egiten.
4 Bekokia altxaturik, ez da arduratzen:
«Ez da Jainkorik* 10,4 Ez da Jainkorik: Segur aski, hau esan nahi da: Jainkoak ez du munduan eraginik (ik. 10,11-13 tx.ak).», pentsatzen du.
5 Egiten duen guztiak arrakasta du;
Jainkoaren erabakiak altuegi daude harentzat;
etsaiak ez zaizkio axola.
6 «Ez dut koloka egingo –dio bere baitan–;
zoriontsu izango naiz beti, ezbeharrik gabe».
7 Betea du ahoa madarikazioz, maltzurkeriaz eta gogorkeriaz;
okerra eta gaiztakeria ditu mihian gordeak.
8 Hiri-inguruetan zelatan egoten da,
ezkutuan errugabea hiltzen du,
gizagaixoari begirik kentzen ez.
9 Zelatan dago ezkutuan, lehoia bere zuloan bezala,
zelatan, dohakabea harrapatzeko:
bere sarera erakarriz harrapatzen du.
10 Kuzkurturik, narraska joan
eta gizagaixoaren gainera erortzen da.
11 Honela dio bere baitan:
«Jainkoa ez da ohartzen, begiak ixten ditu,
ez du inoiz ezer ikusten».
12 Jaiki, Jainko Jauna! Ekin! Ez ahaztu errukarriez!
13 Nolatan du gaiztoak Jainkoa mespretxatzen?
Konturik eskatzen ez duzulakoan dago.
14 Ikusten dituzu, bai, neke eta nahigabeak,
ikusi eta zeure gain hartzen.
Zuregan uzten du gizagaixoak bere zoria,
zu zaitu umezurtzak laguntzaile.
15 Hautsi gaiztoaren indarra,
eskatu hari gaiztakeriaren kontu,
ez utzi ezer aztertzeke.
16 Jauna errege da betidanik betidaino!
Desager bitez sinesgabeak haren lurraldetik!
17 Entzun, Jauna, errukarrien desioak,
emaiezu adore,
adi izan belarria haiengana,
18 umezurtz eta zapalduaren eskubideak babesteko.
Ez beza gehiago beldurrik eman
buztinez eginiko gizakiak!