«Egiptora itzuliko dira»
1 Ez zaitez poztu, Israel,ez alaitu, beste herriak bezala,
prostituzioan ibili baitzara,
zeure Jainkoa utzirik.
Atsegin duzu
zeure prostituzioaren saria
gari-larrain guztietan jasotzea.
2 Larrainak eta dolareak
ez diete gosea kenduko,
ardoak huts egingo die.
3 Ez dute Jaunaren lurraldean
bizitzerik izango:
Efraim Egiptora itzuliko da,
eta janari kutsatuak
jango dituzte Asirian.
4 Ez diote gehiago Jaunari
ardo-oparirik eskainiko;
horien sakrifizioak
ez zaizkio atsegin izango.
Horien ogia dolu-ogi* 9,4 dolu-ogi: Jaunaren lurraldetik urrun, janariak kutsatuak dira, hildakoren batengatik dolutan dagoen etxeko janaria bezalaxe (ik. Dt 26,14).izango da,
jango dutenak
kutsaturik geldituko dira.
Irents bezate beraiek ogi hori,
ez baita on Jaunaren etxerako.
5 Zer egingo duzue, beraz,
jaiegunean* 9,5 jaieguna: Etxola Jaia, segur aski; ez zen posible jai hau erbestean ospatzea, nahitaezkoa baitzen tenplura erromes joatea.,
Jaunaren festa-egunean?
6 Hondamendiari ihes egiten badiote,
Egiptok bilduko ditu,
Menfis* 9,6 Menfis: Egiptoar hiria, Niloren deltatik hurbil; bere nekropoliak ematen zion ospea. Oseasek zera esan nahi du: ez dituela israeldarrak jaiegunak bilduko (ik. 9,5), heriotzak baizik.izango dute hilobi.
Horien zilarrezko altxor ederrak
eta horien bizilekuak
garduak eta sasiak hartuko ditu.
7 Badator kontuak hartzeko garaia,
badator ordain-garaia.
Ikusiko du Israelek!
«Profeta* 9,7 Oso iluna eta ulergaitza da 7b-8 zatia. Aukeratu dugun itzulpenaren arabera, Oseas bera da profeta.erotua dago –diozue–,
gizon inspiratua burutik egina».
Zuen bekatu ugari
eta ikusezin handiagatik
dago horrela.
8 Efraimen begiralea, profeta,
nire Jainkoarekin dago.
Baina dabilen bide guztietan
tranpak jartzen dizkiote,
bere Jainkoaren etxean ere
ikusezina diote.
9 Galdukeriaren hondoa jo dute,
Gibeako garaian* 9,9 Gibeako garaia: Ik. Ep 19–20.bezala.
Baina Jainkoak gogoan izango du
horien bekatua,
kontuak eskatuko dizkie
beren hutsegiteengatik.
Israel bekatari, lehen eta orain
10 Honela dio Jaunak:«Israel aurkitu nuenean,
basamortuan mahatsa aurkitzean
bezala poztu nintzen.
Begi onez ikusi nituen
zuen gurasoak,
pikondoaren goiz-aroko
pikuak bezala.
Baina Baal-Peorrera iritsi orduko,
Baal lotsagarriari* 9,10 Baal-Peor: Bet-Peor ere deitzen zaio. Bazuen Baali sagaraturiko kultu-leku bat (ik. Zen 25,1-3). // Baal lotsagarri: Hebreerazkoak Lotsa dio; Baal-en izenorde iraingarria da.eman zizkioten
beren buruak,
eta beren idolo maitea bezain
nazkagarri bihurtu ziren.
11 Efraimen ospeak
txoriak hegan bezala egingo du ihes.
Ez da gehiago haurrik jaioko,
ez emakumerik haurdun gertatuko,
ez umerik sortuko.
12 Haurrak hazten badituzte ere,
gizondu baino lehen kenduko dizkiet.
Errukarriak benetan,
nik alde egingo diedanean!
13 Ikusten nago,
nola bihurtzen dituen
Efraimek bere haurrak
ehiztariaren harrapakin* 9,13 Ikusten… harrapakin: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoa iluna da.,
nola ematen dizkion
bere seme-alabak hiltzaileari».
14 Emaiezu, Jauna…
Zer emango diezun?
Eman sabel agorrak
eta bular lehorrak!
15 «Gilgal-en* 9,15 Gilgal: Ik. 4,15 eta oh.agertu zen
haien txarkeria guztia.
Han hasi zen
haienganako nire gorrotoa.
Beren okerrengatik,
bota egingo ditut neure etxetik,
ez ditut gehiago maite izango.
Errebeldeak dira
haien buruzagi guztiak.
16 Jota dago Efraim,
ihartuak ditu zainak,
eta ezin fruiturik eman gehiago.
Haurrik izaten badute ere,
hilarazi egingo dut
haien sabeleko fruitu maitea».
17 Nire Jainkoak zapuztu egingo du
bere herria,
ez baitiote esana entzun.
Noragabe ibiliko dira herrien artean.