1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14
1 «Zenbat eta nik Israel
sendatzea nahiago,
orduan eta nabarmenago
agertzen ziren Efraimen bekatuak
eta Samariaren* 7,1 Samaria: Hemen, Israel nahiz Efraim deritzon Ipar Erresumako hiriburua.gaiztakeriak.
Iruzur egiten dute,
etxeetan lapurrak sartzen dira,
kaleetan gaiztaginek erasotzen.
2 Ez dira konturatzen
beraien gaiztakeria guztiak
gogoan ditudala.
Beren okerretan sartuak daude
leporaino,
eta begi aurrean ditut nik guztiak.
3 «Beren gaiztakeriaz* 7,3 Hebreerazkoan puntu ilun asko ditu 7,3-7 zatiak; konspirazio baten oroipena dakar. Errege-hilketa, Ipar Erresumaren kondairan sarri gertaturiko gauza da (adib., 1 Erg 16,9-10).
alaiarazten dute erregea,
beren azpikeriaz buruzagiak.
4 Desleial* 7,4 Desleial: H.h., Adulteriogile; desleialtasun politikoa adierazten du hemen.dira denak.
Labe goria dirudite:
okinak orea egiten duenetik
ogia jaiki arte
gehiago suberritu beharrik
ez duen labe.
5 Erregearen egunean,
buruzagiek ardoaren berotasunez
burua galtzen dute;
erregeak berak
eskua luzatzen die asaldariei.
6 Sutan dute* 7,6 Sutan dute: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak hurbiltzen dira dio.bihotza, labea bezala,
beren azpikeriez.
Gau guztian errauspean dago
haien haserrea;
goizean, ordea,
sugarra bezala pizten da.
7 Labea bezala daude denak sutan,
eta beren agintariak
irensten dituzte.
Haien errege guztiak
erortzen ari dira;
horietan bat bera ere ez, ordea,
niri dei egiteko.
8 «Efraim beste herriekin nahasten da,
ondo erre gabeko taloa dirudi.
9 Atzerritarrak indarrak jaten
ari zaizkio, eta ez da konturatzen.
Zahartzen ari da,
eta ez da ohartzen.
10 Bere harrokeriak salatzen du Israel.
Hala ere, ez dira
beren Jainko Jaunarengana
itzultzen,
ez dabiltza haren bila.
11 Efraim uso ttunttun burugabea da:
Egiptori degiote laguntzeko dei,
Asiriara jotzen dute.
12 Bidean doazela,
sarea botako diet,
txoriak bezala eraitsiko ditut,
haien zalaparta entzun orduko
harrapatuko ditut.
13 Haien zoritxarra,
niregandik ihesi baitabiltza!
Haien hondamendia,
nire aurka jarri baitira!
Salbatuko nituzke,
baina faltsukeria besterik
ez dute nirekiko.
14 Ez didate bihotzez oihu egiten,
etzanik aieneka ari direnean,
gari eta ardo eske beren buruak
urratzen dituztenean* 7,14 buruak urratu: Jainkoa oneratzeko erritu-usadioa da (ik. 1 Erg 18,28; Jr 41,5)..
Niregandik alde egin dute.
15 Nik trebatu eta indartu
nizkien besoak,
baina haiek niri
gaiztakeria asmatzen.
16 Ez dira, ez,
Goikoarengana itzultzen;
huts egiten duen uztaia dirudite.
Horien buruzagiak
ezpatapean jausiko dira,
beren hizketa lotsagabeagatik;
eta barre egingo diete Egipton.