1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14

Israelek Jainkoarengana bihurtu nahi ez

1 «Entzun hau, apaizok!
Egon adi, Israelgo buruzagiok!
Egon erne, errege-etxekook!
Zuzenbidearen babesle
behar zenuten izan.
Zuek, ordea, herriarentzat tranpa
izan zarete Mitzpa-n,
sare zabaldua Taborren* 5,1 Israelgo buruzagiok: Hebreerazkoak Israelgo etxe dio. // Mitzpa: Toki askok darama izen hau I.Z.n. Hemengoa, Jerusalemdik iparralderantz 13 km-ra zegoen herrixka dateke. Betel eta Gilgal (ik. 4,15) eta Tabor mendia bezala, kanaandar erlijioaz kutsaturiko kultu-lekua zen; horregatik gaitzesten du Oseasek.,
2 zulo sakona Xitim-en* 5,2 zulo sakona Xitimen: Testu zuzendua. Honela ere itzul daiteke: zulo sakona egin dute sinesgabeek. Xitim-i buruz, ik. Zen 25..
Denok zigortuko zaituztet.
3 Ongi ezagutzen dut Efraim,
Israel ez zait ezkutuko.
Efraim prostituzioan dabil,
Israel kutsaturik dago.
4 Egin duten okerrak ez die uzten
beren Jainkoarengana bihurtzen.
Izan ere, prostituzio-haizea
hondoraino sartu zaie,
eta ez dute Jauna aintzat hartu nahi.
5 Bere harrokeriak salatzen du Israel.
Bere bekatuan estropezu
egiten du Efraimek, Israel herriak,
eta harekin batera
egingo du estropezu Judak ere.
6 Sakrifiziotarako ardi eta behiekin
aterako dira Jaunaren bila,
baina ez dute aurkituko,
urrutira alde egin baitie.
7 Desleial izan zaizkio Jaunari,
sasikumeak sortu baitituzte.
Luzaro gabe irentsiko dituzte
beren lur eta guzti».
8 Jo* 5,8 Badirudi, 5,8-12 zatiak 735/734an Israelen eta Judaren artean izandako anaiarteko borroka aipatzen duela, siro-efraimdar gerla alegia (2 Erg 16,5).adarra Gibean!
Jo turuta Raman!
Egin deiadarra Bet-Abenen!
Atzetik dituzu, Benjamin!
9 Badator zigor-eguna
eta Efraim hondamendi
bihurtuko da.
Ziur gertatuko da hori;
jakin bezate Israelgo leinuek.
10 Honela dio Jaunak:
«Mugarriak aurreratzen
dituztenek bezala
jokatzen dute Judako buruzagiek.
Ura bezala isuriko diet
neure haserrea.
11 Efraim zapaldua dago,
hautsia haren eskubidea,
hutsaren atzetik lehiatu baita.
12 Sitsa bezala izango naiz
Efraimentzat,
pipia bezala Judako jendearentzat.
13 Efraimek bere gaitza ikusi zuenean
eta Judak bere zauria,
Asiriara jo zuten,
mandatariak bidali zizkioten
errege handiari* 5,13 Asiriara jo zuten: Hebreerazko aditza singularrean dago, Efraim subjektu duela. // errege handiari: Asiriako erregeari alegia, 10,6 tx.ean bezala..
Baina hark ezin zintuzten sendatu,
ezin zizuen zauria osatu.
14 Lehoiaren antzeko izango naiz
Efraimentzat,
lehoi gaztearen antzeko
Judarentzat.
Neuk harrapatuko dut
eta alde egingo,
neurekin eramango dut
eta inork ez du askatuko.
15 «Neure bizilekura itzultzera noa,
beren errua aitortu
eta bila nazaten arte.
Atsekabe-aldian niregana
bihurtuko dira agian… ».