Nola Jakob, hala haren ondorengoak ere
1 «Gezurrez inguratua naukaEfraimek,
faltsukeriaz Israelek.
Baina Juda
Jainkoarekin dago oraindik,
leial zaio Santu-santuari* 12,1 Tx.aren bigarren zatiak ez du zentzu argirik hebreerazkoan..
2 Israel haizez mantentzen da,
hego-haizearen ondoren dabil
egun osoan.
Gezurra gezurraren gain,
gogorkeria gogorkeriaren gain.
Asiriarekin ituna egiten du,
Egiptorekin salerosketan* 12,2 hego-haizearen ondoren: Itun politikoen hutsalkeria adierazten du haizeak. Asiria eta Egipto elkarren etsai dira, eta Israelek biekin jokatu nahi izatea gaitzesten da. // salerosketa: H.h., olioa saltzen dute. Olioa bakearen irudi dateke.dabil».
3 Auzitara jo du Jaunak
Judako herriaren aurka,
bere jokabideagatik Jakobi* 12,3 Judako herri: Jatorrizko testuak Israel zekarren zalantzarik gabe, ez Juda. Beste zenbaitetan bezala, Oseasen profezia hegoaldeko erresuman, Judan alegia, nola berrirakurria izan den erakusten digu honek. // Jakob: Israelen sinbolotzat ematen da Jakob; ikus izen-aldaketa Has 32,29 tx.ean. Hebreeraz, iruzur egin-aren (4. tx.) eta Jakob-en artean hitz-jokoa dago (ik. Has 25,26). 12,4-5 tx.ek Has 27 eta Has 32 Kap.etan kontaturiko gertakariak aipatzen dituzte. Jakob eta Israel, arbasoaren bi izenak erabiltzen dira, bata nahiz bestea, haren ondorengoak adierazteko.
kontuak eskatzeko,
bere egintzen ordaina emateko.
4 Oraindik amaren sabelean zegoela,
anaiari iruzur egin zion Jakobek.
Gizondu zenean,
borroka egin zuen Jainkoarekin.
5 Aingeru batekin borroka egin
eta garaitu,
negar egin
eta onespena lortu zuen.
Betelen aurkitu
eta bertan
mintzatu zitzaion* 12,5 Betel: Patriarken garaiko santutegia (ik. Has 28,10-19); han mintzatu zitzaion Jainkoa Jakobi (ik. Has 35,15). // mintzatu zitzaion: Grekozko eta sirierazko itzulpenen arabera; hebreerazkoak mintzatu zitzaigun dio, oraingo herria antzinakoarekin identifikatuz.Jainkoa:
6 «Jauna, Jainko ahalguztiduna,
Jauna du izena».
7 Beraz, Israel, itzul zaitez
zeure Jainkoarengana,
jokatu maitasunez eta zuzenbidez,
izan uste on etengabe
Jainkoarengan.
8 Honela dio Jaunak:
«Kanaandar honek* 12,8 Kanaandar honek: H.h., Kanaanek. Israel Kanaanekin parekatzen da; Jainkoak madarikaturiko herria da Kanaan (ik. Has 9,25), eta merkatari hitzaren sinonimo., ordea,
pisu faltsua darabil,
engainua du maite.
9 Efraimek honela dio:
“Bai, aberastu egin naiz,
ondasun handiak bildu ditut,
baina nire irabazietan ez du inork
bekatu edo hutsegiterik aurkituko”.
10 Baina ni, Jaun hau,
zure Jainkoa naiz
Egipton zeundenetik.
Oihal-etxoletan biziaraziko
zaitut berriro,
basamortuan elkar aurkitu
genuenean bezala.
11 Profetei hitz egin nien,
ikuskariak ugari eman nizkien
eta, orain ere, profeten bitartez
egiten ditut neure oharpenak.
12 Galaadeko jendea gaizkilea bazen,
haiek hutsaren hurrengo dira.
Gilgal-en
zezenak eskaintzen zituzten;
baina haien aldareak ez dira
soroetako harri-piloa besterik».
13 Mesopotamiara ihesi joan
eta bertan morroi egon zen Jakob,
emakume baten truke.
Emakume batengatik zituen
ardiak zaindu.
14 Baina Jaunak profeta baten bidez
atera zuen Israel Egiptotik
eta profeta baten bidez
zuen zaindu.
15 Efraimek saminki
nahigabetu du Jainkoa:
Jaunak lepora botako dio
isuri duen odola,
eta berari itzuliko bere irainak.