1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14

Jainkoaren maitasun gupidatsua

1 «Israel haur zela
maite izan nuen
eta Egiptotik ateratzeko
dei egin nion neure semeari.
2 Baina zenbat eta gehiago deitu nik,
hainbat eta urrutiago
alde egiten zidaten* 11,2 urrutiago alde egiten zidaten: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak hau dio: dei egiten zietenengandik urruntzen ziren..
Baalei sakrifizioak
eskaintzen zizkieten,
sasijainkoei intsentsua erretzen.
3 Nik erakutsi nion oinez Efraimi,
besoetan eraman nuen.
Hala ere, ez ziren ohartu
nik nituela zaintzen.
4 Amodio-lokarriz erakartzen nituen,
maitasun-loturaz.
Haurtxoa musuraino
jasotzen duenaren antzeko
nintzen haientzat;
makurtu eta jaten ematen nion.
5 Efraim Egiptora itzuliko da* 11,5 itzuliko da: Hebreerazkoak ez da itzuliko dakar, testuari itxuragabeko zentzua emanez. Grekozko itzulpenari jarraitu diogu.,
Asiria izango du nagusi,
ez baitu niregana itzuli nahi izan.
6 Bere hirietan ezpatak erasoko dio,
babeslekuak hauts bihurtuko dizkio,
beraien burutazioengatik.
7 Nire herriak ez du inola ere
niregana itzuli nahi;
begiak Goikoarengana
jasotzen ditu,
baina inork laguntzen ez.
8 «Nola utziko zaitut, Efraim?
Nola zapuztuko zaitut, Israel?
Nola zu bertan behera utzi,
Adma utzi nuen bezala?
Nola egin zuri,
Tzeboimi* 11,8 Adma, Tzeboim: Beti Sodoma eta Gomorrarekin batera ageri dira, hiri galdu eta erraustuen eredu gisa (ik. Has 10,19; Dt 29,22).egin niona?
Ikara degit bihotzak,
gupidaz beterik.
9 Ez diot haserreari pizten utziko,
ez dut Efraim berriro desegingo,
Jainkoa bainaiz ni, ez gizakia;
santua ni zuen artean,
eta ez natorkizue
haserre-suminez».
10 Jaunaren ondoren joango dira.
Jaunak lehoiak bezala orro egin,
eta haren seme-alabak
ikaraz etorriko dira sartaldetik.
11 «Txoriak bezala,
dardaraz etorriko dira Egiptotik,
usoak bezala, Asiriatik.
Beren etxeetan
jarriko ditut bizitzen.
Hala diot nik, Jaunak.