Jesus Joanek iragarria eta bataiatua. Tentatua (3,1–4,16)
Joan Bataiatzaileak Jesusen etorrera hots egin
(Mk 1,2-8; Lk 3,1-18; Jn 1,19-28)
1 Garai hartan agertu zen Joan Bataiatzailea Judeako basamortuan* 3,1 Judeako basamortua: Jerusalemdik Hebron bitarteko mendikatearen eta Itsaso Hilaren artean zegoen lurraldea.honela hots eginez: 2 «Bihozberri zaitezte, gainean baituzue Jainkoaren erregetza* 3,2 Jainkoaren erregetza: H.h., Zeruetako erregetza. Jainkoaren izenik ez aipatzeko judu-usadioari jarraiki, Mateok zeruetako erregetza erabiltzen du ia beti eta ez Jainkoaren erregetza, beste ebanjelariek bezala (salbuespenak: Mt 12,28; 19,24; 21,31.43). Ez dugu gorde Mateoren berezitasun hau itzulpenean.». 3 Joan honi buruz esan zuen, hain zuzen, Isaias profetak:Ahots bat oihuka
ari da basamortuan:
Prestatu bidea Jaunari,
zuzendu bidexkak hari. 4 Joanek gamelu-ilezko jantzia zuen soineko eta larruzko uhala gerriko, eta matxinsaltoak eta basaeztia zituen janari. 5 Jerusalem hiriko, Judea osoko eta Jordan inguru guztiko jendea harengana joaten zen, 6 eta, beren bekatuak aitortzen zituztela, Joanek bataiatu egiten zituen Jordan ibaian. 7 Fariseu eta saduzear askori, bataiatzera zetozela ikustean, honela esan zien Joanek: «Sugekumeok! Nork esan dizue gainean duzuen haserre-zigorrari ihes egingo diozuela? 8 Ager ezazue zeuen jokabideaz bihozberrituak zaudetela, 9 eta ez pentsa nahikoa duzuenik “Abrahamen ondorengo gara” esatea. Egia esan, honako harri hauetatik ere atera ditzake Jainkoak Abrahamen ondorengoak. 10 Prest dago aizkora zuhaitza hondotik jotzeko: fruitu onik ematen ez duen zuhaitz oro moztu eta sutara botako da. 11 Nik urez bataiatzen zaituztet bihozberri zaitezten; baina nire ondoren datorrena ni baino ahaltsuago da, eta ni ez naiz inor hari oinetakoak eranzteko ere; horrek Espiritu Santuaz eta suz bataiatuko zaituzte. 12 Eskuan dauka sardea, eta garia garbitzera doa: alea mandioan jasoko du; lastoa, ordea, inoiz itzaliko ez den sutan erreko».
Jesus bataiatua
(Mk 1,9-11; Lk 3,21-22; Jn 1,29-34)
13 Jesus Galileatik Jordanera etorri zen, Joanengana, honek bataia zezan. 14 Joanek ez zion utzi nahi eta esan zion: -Neu naiz zuk bataiatu beharrekoa, eta zu zatoz niregana? 15 Baina Jesusek erantzun zion: -Uztazu orain, honela bete behar baitugu osoki Jainkoaren nahia* 3,15 osoki Jainkoaren nahia: H.h., zuzentasun osoa.. Orduan, amore eman zuen Joanek. 16 Bataiatu eta berehala, Jesus uretatik irten zen. Hortan, zerua zabaldu zen, eta Jainkoaren Espiritua ikusi zuen Jesusek uso-tankeran jaisten eta beregana etortzen. 17 Eta mintzo hau etorri zen zerutik: «Hau da nire Semea, nire maitea; berau dut atsegin».