Jesus hilobian ezarria
(Mk 15,42-47; Lk 23,50-56; Jn 19,38-42)
57 Ilunabarrean, Jose zeritzan Arimateako* 27,57 Arimatea: Judea iparraldeko hiria, Jerusalemdik 30 km ingurura.gizon aberats bat etorri zen, Jesusen ikaslea. 58 Pilatogana aurkeztu eta Jesusen gorpua eskatu zion. Pilatok emateko agindu zuen. 59 Josek, gorpua harturik, izara garbi batean bildu zuen 60 eta haitzean zulaturiko hilobi berri batean ezarri. Gero, harri handi bat irauliz, hilobiko sarrera itxi eta joan egin zen. 61 Magdalako Maria eta beste Maria hilobi aurrean eserita zeuden.