Jesus gurutzean iraindua

(Mk 15,29-32; Lk 23,35-39)

39 Handik igarotzen zirenek irain egiten zioten Jesusi, buruari eragin 40 eta esanez: «Santutegia desegin eta hiru egunetan eraikitzen omen duan horrek, Jainkoaren Semea baldin bahaiz, salba ezak heure burua! Jaits hadi gurutzetik!» 41 Era berean, apaizburu, lege-maisu eta zaharrek ere irri egiten zioten, esanez: 42 «Besteak salbatu ditik, eta bere burua ezin. Israelgo errege omen duk hori; jaits dadila orain gurutzetik, eta sinetsiko diagu berarengan. 43 Jainkoarengan jarria dik uste ona; libra dezala orain, maite baldin badu; ez zuen, bada, esaten Jainkoaren Semea zela?» 44 Orobat, berarekin gurutzean josiak zeuden lapurrek ere irain egiten zioten.