Jesus judu-biltzarraren aurrean
(Mk 14,53-65; Lk 22,54-55.63-71; Jn 18,13-15.19-24)
57 Jesus atxilotu zutenek Kaifas apaiz nagusiaren etxera eraman zuten, han bilduak baitziren lege-maisu eta herriko zaharrak. 58 Pedro, Jesusi urrutitik jarraituz, apaiz nagusiaren jauregiraino joan eta, barrura sarturik, morroiekin eseri zen, hura guztia zertan amaitzen zen ikusteko. 59 Apaizburuak eta Biltzar Nagusi* 26,59 Biltzar Nagusi: Jatorrizkoan, Sanedrin; 71 kidek osatzen zuten eta Israelen aginpide nagusia zuen.osoa Jesusen kontra gezurrezko lekukotasun bila zebiltzan, heriotzara kondenatzeko; 60 baina ez zuten aurkitu, gezurrezko lekuko asko azaldu arren. Azkenean, bi azaldu ziren, 61 esanez: «Honek esana du: Jainkoaren santutegia desegin dezaket eta hiru egunetan berreraiki». 62 Orduan, apaiz nagusiak zutitu eta galdetu zion: –Ez al diezu deus erantzun behar zure kontra ateratzen dituztenei? 63 Baina Jesus isilik. Apaiz nagusiak esan zion: –Jainko biziarengatik eskatzen dizut: Esaguzu zinez zu al zaren Mesias, Jainkoaren Semea. 64 Jesusek erantzun: –Zeuk esan duzu. Eta gehiago diotsuet: Oraindanik Gizonaren Semea Ahalguztidunaren eskuinean eseritaeta zeruko hodei gainean etortzenikusiko duzue. 65 Orduan, apaiz nagusiak bere jantziak urratu zituen eta esan: –Biraoa* 26,65 jantziak urratu: Ik. Mk 14,63 oh. // Biraoa: Ik. Mk 14,64 oh.esan du. Ba ote dugu lekuko beharrik? Zeuek entzun duzue biraoa. 66 Zer deritzozue? Haiek erantzun: –Heriotza merezi du. 67 Orduan, aurpegira listua bota eta ukabilkadak eman zizkioten; beste batzuek masailekoak ematen zizkioten, 68 esanez: «Asma ezak, Mesias, nork jo hau?»