Azken afarirako prestaketak

(Mk 14,12-16; Lk 22,7-13)

17 Legamia gabeko Ogien Jaiko lehen egunean, ikasleak hurbildu ziren Jesusengana, galdetuz: –Non egin behar ditugu Pazko-afarirako prestaketak? 18 Hark esan zien: –Zoazte hirira, halakoaren etxera, eta esaiozue: «Maisuak dio hurbil dela bere ordua, eta zuenean ospatu nahi duela Pazkoa bere ikasleekin». 19 Jesusek agindu bezala egin zuten ikasleek, eta Pazko-afaria prestatu zuten.