Ezteien parabola

(Lk 14,15-24)

1 Jesus berriro parabola bidez hitz egiten hasi zitzaien: 2 «Jainkoaren erregetzarekin, bere semearen ezteiak ospatzen zituen erregearekin bezala gertatzen da. 3 Bidali zituen morroiak gonbidatuei dei egitera. Baina haiek ez zuten etorri nahi izan. 4 Berriro beste morroi batzuk bidali zituen, mandatu honekin: “Esaiezue gonbidatuei: Hara, gertu daukat bazkaria; hilak ditut zezenak eta zekor gizenduak, dena dago prest. Zatozte ezteietara”. 5 Baina gonbidatuek ez zuten jaramonik egin: bata bere sorora joan zen, bestea bere negozioetara, 6 eta gainerakoek, morroiei heldurik, irainez bete eta hil egin zituzten. 7 Sumindu egin zen erregea eta, soldaduak bidaliz, hil egin zituen giza hiltzaile haiek eta su eman herriari. 8 Gero, bere morroiei esan zien: “Ezteiak prest daude, baina gonbidatuak ez ziren gai. 9 Zoazte, bada, bidegurutzeetara eta deitu ezteietara aurkitu ahala guztiak”. 10 Atera ziren morroiak bideetara eta aurkituriko guztiak bildu zituzten, on nahiz gaizto. Eztei-gela bazkaltiarrez bete zen.