Jerusalemen. Jesus, fruiturik gabeko herriaren epaile (21,1–23,39)
Jesus Jerusalemen Mesias bezala sartu
(Mk 11,1-11; Lk 19,28-38; Jn 12,12-16)
1 Jerusalemera hurbildu zirenean, Oliamendi* 21,1 Oliamendi: Jerusalemen ekialdera, hiritik hurbil dagoen muinoa, hiritik Zedron ibai-arroak bereizten duela.inguruko Betfage herrixkara iritsirik, bi ikasle bidali zituen Jesusek, 2 esanez: «Zoazte aurreko herrixka horretara; berehala, asteme bat aurkituko duzue lotuta, eta astakume bat harekin; askatu eta ekarri niri. 3 Eta inork ezer esaten badizue, erantzun: “Jaunak behar ditu, baina berehala itzuliko ditu”». 4 Hori Jainkoak profetaren bidez esana bete zedin gertatu zen:5 Esan Sion hiri ederrari:
Hara, badatorkizu zeure erregea,
apal eta astotxo baten gainean,
astakume baten gainean. 6 Joan ziren, bada, ikasleak eta Jesusek agindu bezala egin zuten. 7 Astemea eta astakumea ekarri eta beren jantziak bizkarrean ezarri zizkieten, eta Jesus gainean eseri zen. 8 Askok eta askok jantziak zabaldu zituzten bidean; beste batzuek, berriz, zuhaitzei adaxkak moztu eta bidean hedatu zituzten. 9 Aurretik eta atzetik zihoan jendeak honela zioen oihuka:
«HosannaDaviden Semeari!
Bedeinkatua
Jaunaren izenean datorrena!
Gora Jainko gorena* 21,9 Hosanna: Ik. Mk 11,9 oh. // Gora Jainko gorena: H.h., Hosanna zeru goienetan.!» 10 Jesus Jerusalemen sartu zenean, hiri osoak, asaldaturik, galdetzen zuen: –Nor dugu hau? 11 Jendeak erantzuten zuen: –Jesus profeta da, Galileako Nazaretekoa.