Jesus eta haurrak

(Mk 10,13-16; Lk 18,15-17)

13 Orduan, haurrak eraman zizkioten Jesusi, haien gain eskuak ezarriz otoitz egin zezan; ikasleek, berriz, haserre egiten zieten. 14 Jesusek esan zien: «Utzi haurrei niregana etortzen, ez galarazi, horrelakoek baitute Jainkoa errege». 15 Eta, haurrei eskuak ezarri ondoren, joan egin zen handik.