6 «Niregan sinesten duten txiki hauetakoren bat galbidean jartzen duenak* 18,6 galbidean jartzen duenak: H.h., eskandalizatzen duenak; ik. Mk 6,3 oh. Ondorengo tx.etan, 10a arte, galbide = eskandalu, galbidean jarri = eskandalizatu., hobe luke errotarri bat lepotik erantsi eta itsas hondora amilduko balute.7 Dohakabeak munduan sinesmena galbidean jartzen dutenak! Bai, nahitaez gertatu beharrekoa da hori; baina dohakabeak inoren sinesmena galbidean jartzen dutenak!
Barkatu ez zuen zerbitzariaren parabola
Barkatu ez zuen zerbitzariaren parabola
21 Orduan, hurbildu zitzaion Pedro Jesusi eta galdetu zion: –Jauna, senide batek bidegabekeriaren bat egiten badit, zenbat aldiz barkatu behar diot? Zazpi aldiz?22 Jesusek erantzun zion: –Zazpi aldiz ez, zazpi milatan zazpi aldiz* 18,22 zazpi milatan zazpi aldiz: H.h., hirurogeita hamarretan zazpi aldiz; nolanahi ere, esamoldeak azkenik gabe esan nahi du..