Espiritu gaiztoaren itzulera

(Lk 11,24-26)

43 «Espiritu gaiztoa, norbaitengandik irten ondoren, leku idorretan barrena ibili ohi da atseden bila; baina, aurkitzen ez duelarik, 44 bere buruari esaten dio: “Noan berriro atera nintzeneko neure etxera”. Iristean, etxea hutsik, garbitua eta apaindua aurkitzen du. 45 Orduan, joan eta beste zazpi espiritu hartzen ditu berekin, bera baino gaiztoagoak, eta gizakiagan sartu eta bertan jartzen da bizitzen; horrela, pertsona horren azken egoera lehengoa baino okerragoa gertatzen da. Gauza bera gertatuko zaio gizaldi gaizto honi ere».