Joan Bataiatzailearen galdera eta Jesusen aitorpena

(Lk 7,18-35)

2 Joan Bataiatzaileak Mesiasen egintzen berri izan zuen kartzelan, eta bere ikasle batzuk bidali zizkion 3 galdetzera: “Zu al zara «Etortzekoa* 11,3 Etortzekoa: Itxaron zuten Mesiasen tituluetako bat da (ik. 3,11).”, ala besteren baten zain egon behar dugu?» 4 Jesusek erantzun zien: –Zoazte eta esan Joani entzuten eta ikusten duzuena: 5 itsuek ikusi egiten dute eta herrenak badabiltza, legendunak garbi gelditzen dira eta gorrek entzun egiten, hildakoak piztu egiten dira eta behartsuei berriona ematen zaie. 6 Eta zoriontsua sinesteko oztoporik niregan aurkitzen ez duena* 11,6 sinesteko oztoporik niregan aurkitzen ez duena: H.h., nitaz eskandalizatzen ez dena; ik. Mk 6,3 oh.! 7 Haiek alde egitean, Jesus Joani buruz hitz egiten hasi zitzaion jendeari: «Zer ikustera irten zineten basamortura? Haizeak kulunka darabilen kanabera? 8 Zer ikustera irten zineten bestela? Soineko apainez jantzitako gizona? Jantzi apainekoak errege-jauregietan bizi ohi dira. 9 Zer ikustera irten zineten, bada? Profetaren bat? Bai, noski, eta profeta baino ere handiagoa. 10 Hartaz dago idatzia Liburu Santuan: Begira, neure mezularia bidaltzen dut zure aurretik; hark prestatuko dizu aurretik bidea. 11 Benetan diotsuet: Ez da amaren semerik sortu Joan Bataiatzailea baino handiagorik; hala ere, Jainkoaren erreinuko txikiena ere hura baino handiagoa da. 12 «Joan Bataiatzailea agertu zenetik gaurdaino Jainkoaren erreinua indarrez hartzen da, eta indar egiten dutenek eskuratzen dute* 11,12 Esaldia era ezberdinetan uler daiteke, indarra erreinuaren aldekoa (testuan jasotako zentzua) edo kontrakoa izan baitaiteke; beraz, honela ere itzul daiteke: Jainkoaren erreinuaren kontra indarra erabiltzen da, eta indarkeria-zaleek hartaz jabetu nahi dute.. 13 Profeta guztien eta Moisesen agintzarien epea Joan Bataiatzailearekin bukatzen da* 11,13 Profeta guztien… bukatzen da: H.h., Profeta guztiek eta legeak Joanengana arte profetizatu zuten.. 14 Joan hau duzue, nahi baduzue onartu, etortzekoa zen Elias. 15 Ulertzeko gauza denak uler beza* 11,15 Ulertzeko… uler beza: H.h., Belarririk duenak entzun beza.. 16 «Norekin konparatuko dut oraingo gizaldi hau? Plazan eseriak dauden mutikoen antzekoa da, honela ari baitzaizkio elkarri: 17 “Txistua jo dizuegu eta zuek dantzarik ez; hiletak jo eta zuek aienerik ez”. 18 Etorri zen Joan, ez jan eta ez edan egiten ez zuela, eta burutik egina dagoela* 11,18 burutik egina dagoela: H.h., deabrua daukala. Esakuneak ez du hemen deabruaren menpe egotea adierazten.diote. 19 Etorri da Gizonaren Semea, jan-edan egiten duela, eta honela diote: “A zer tripazain eta mozkorra, zergalari eta bekatarien laguna!” Baina egiteek aitortzen dute Jainkoaren jakinduria zuzena dela».