1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

Zerk kutsatzen du gizakia?

(Mt 15,10-20)

14 Jesusek berriro jendeari dei egin eta esan zion: «Entzun niri denok eta ulertu ongi! 15 Ez da deus ere, kanpotik gizakiaren barrura sartuz, hau kutsa dezakeenik; barrutik ateratzen zaionak, horrek kutsatzen du gizakia». ( 16  * 7,16 Zenbait eskuizkribuk 16. tx.a ezartzen dute. Honela dio: Inork ulertu ahal badu, uler beza (ik. 4,23).). 17 Jendearengandik alde egin eta etxeratu zenean, hitz horien esanahiaz galdetu zioten ikasleek. 18 Jesusek esan zien: –Beraz, ez duzue zuek ere ulertzen? Ez al duzue ikusten kanpotik sartzen zaion ezerk ez dezakeela gizakia zikindu? 19 Sartu, ez baitzaio bihotzera sartzen, sabelera baizik, eta handik komun-zulora. Hitz hauekin, janari guztiak garbiak direla adierazi nahi zuen. 20 Eta erantsi zuen: –Gizakiaren barrutik irteten denak, horrek bai egiten duela gizakia zikin! 21 Izan ere, barrutik, gizakiaren bihotzetik, ateratzen dira asmo txarrak, lizunkeria, lapurretak, hilketak, 22 adulterioak, diru-gosea, gaiztakeriak, maltzurkeria, lasaikeria, bekaizkeria, irainak, harrokeria, burugabekeria. 23 Gaiztakeria guztiok barrutik irteten dira, eta hauek dute gizakia kutsatzen.