1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

Jesusen egiazko familia

(Mt 12,46-50; Lk 8,19-21)

31 Jesusen ama eta anai-arrebak* 3,31 anai-arrebak: Ik. Mt 12,46 oh.iritsi ziren. Kanpoan gelditurik, deiarazi egin zuten. 32 Jende asko zegoen haren inguruan eserita, eta esan zioten: –Adizu, ama eta anai-arrebak kanpoan dituzu zeure bila. 33 Hark erantzun: –Nor dira nire ama eta nire anai-arrebak? 34 Eta, inguruan eserita zituenei begiratuz, esan zuen: –Hauek ditut nik ama eta anai-arreba. 35 Jainkoaren nahia egiten duena, horixe dut nik anaia, arreba eta ama.