1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

Elbarria larunbatez sendatua

(Mt 12,9-14; Lk 6,6-11)

1 Beste behin, Jesus sinagogara joan zen. Bazen han besoa elbarri zeukan gizon bat. 2 Zelatan zegozkion ea larunbatez sendatzen ote zuen, zertan salatuko baitzebiltzan. 3 Jesusek beso-elbarriari esan zion: –Jaiki eta zatoz hona erdira. 4 Eta besteei, berriz: –Larunbatez zer dugu legezko, on egitea ala gaitz egitea, bizia salbatzea ala kentzea? Haiek, ordea, isilik. 5 Jesusek, inguruko guztiei haserre begiraturik eta beraien setakeriaz mindurik, honela esan zion gizonari: –Luzatu beso hori. Hark luzatu, eta sendatu egin zitzaion. 6 Handik atera orduko, fariseuek Herodesen alderdikoekin* 3,6 Herodesen alderdikoak: Galilean K.a. 4tik K.o. 39ra agintari izandako Herodes Antipasen aldekoak. 12,13 tx.ean fariseuekin elkarturik aurkituko ditugu berriro.elkar hartu zuten Jesusen kontra, nola hilko.