← Aurrekoa
Markos 16
ERANSKINA (16,9-20)
Jesusen agerraldiak
(Mt 28,9-10; Lk 24,13-35; Jn 20,11-18)
9 Asteko lehen egunaren goizean pizturik, Jesus lehenik Magdalako Mariari agertu zitzaion, zeinengandik zazpi deabru bota baitzituen. 10 Hura Jesusekin bizi izan zirenei berri ematera joan zen, nahigabez eta negarrez baitzeuden. 11 Baina haiek, bizi zela eta berak ikusi zuela entzutean, ez zioten sinetsi.